Re: [eibar] Eibarko Antzerki Jardunaldiak

2005-02-16 Thread Xabier Mendiguren

Eta Oierrek hemen esaten duena:
bitxia gertatzen da jardunaldietatik kanpo lau katu joaten direla 
antzerkira Eibarren, baita jardunaldietan bertan arrakasta 
izugarriarekin parte hartutako konpainia bera bada ere. Hori oso 
kuriosoa da, eta antzerkia programatu nahi duenarentzat amorragarria 
ere bai!

Iturriak:
Donostian ere gertatzen da: zenbat jende ez ote da joaten Kursaal-era, 
Musika Hamabostaldira, Jazzaldira "ebentoak" eskatzen duelako. 
Gero, artista edo obra beste testuinguru batean eskaini eta askoz ere 
jende gutxiago hurbildu.


Donostian, Musika Hamabostaldian, kontzertu baten ostean entzuna, 
Kursaaleko areto nagusitik irteteko osatzen diren ilara amaiezin 
horietako batean. Señora bik topo egin dabe, eta zelan Kintzenako 
kontzertuetara joaten diren komentatzen dabiltza; eta batek esaten dau: 
"Luego viene el festival (zinemarena), y luego ya... el invierno".

X.
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibarko Antzerki Jardunaldiak

2005-02-16 Thread Oier Araolaza

Gaur argitaratu dira EAEko boletin ofizialean kultura alorreko jaialdiei 
2004an Jaurilaritzak emandako diru-laguntzak. Eibarko antzerki 
jardunaldiak ere tartean dira, baina harritu nau kopuruak, nahiko txikia 
iruditu baitzait (12.000 euro). Guztira 1,3 miloi euro banatu ditu 
Jaurlaritzak 44 jaialdiren artean, baina batek, diru guzti horren %33a 
eskuratu du. Bilboko operaren lagunen elkarteak jaso 450.000 euro jaso 
baititu.

Hemen datu guztiak:
http://www.dantzan.com/1108565098/index_html
oier.
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibarko Antzerki Jardunaldiak

2005-02-16 Thread Oier Araolaza
Ba hori izango zen irakurle horrek aipatzen duena. Hala ere, 
Valladolid-etik etorritako talde ez-oso-ezagunak izango dira batzuk, 
baina ez zait niri iruditu orain arte oso abanguardistak izan direnik 
jardunaldietara etorritakoak. Telebistan famatu gabeko aktoreek egindako 
lana izatea eta abanguardiakoa izateak ez dute zerikusirik. Eta nik uste 
lehenengo kasua gertatzen dela hemen.

oier.
Asier Sarasua wrote:
Aste honetan nunbaitten entzun dot antolatzailiak kezkati zegozela. 
6-8 emanaldirako dana salduta, baina beste guztietan sarrerak sobra.

Dana dala, ez dot uste aurtengo kontua danik. Urtero gertatzen da 
antzerakua. Lola Herrera, Echanove eta ezagun guztiak ikusteko dana 
betetzen da, baina Valladolid-etik etorrittako ez-dakit-zer talde 
txikiren lan abanguardista bat ikusteko, lau katu.

asier


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibarko Antzerki Jardunaldiak

2005-02-16 Thread Asier Sarasua

Nik ez daukat antzerki jardunaldiko ikusle kopuruen daturik, eta nire 
inpresioa da harrera ona dutela oro har, baina gaurko Diario Vascon 
irakurle batek beste gai baten harira (zezen-plaza estali ala ez merezi 
ote duen) hauxe dio: "Las prestigiosas Jornadas de Teatro se llenan soló 
en seis funciones, mientras que en las veinte restantes el teatro estará 
vacío, tal como se decía recientemente."

"Recientemente" hori ez dakit noiz eta non izango zen. Inork baldin badaki...

Aste honetan nunbaitten entzun dot antolatzailiak kezkati zegozela. 6-8 
emanaldirako dana salduta, baina beste guztietan sarrerak sobra.

Dana dala, ez dot uste aurtengo kontua danik. Urtero gertatzen da 
antzerakua. Lola Herrera, Echanove eta ezagun guztiak ikusteko dana 
betetzen da, baina Valladolid-etik etorrittako ez-dakit-zer talde txikiren 
lan abanguardista bat ikusteko, lau katu.

asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibarko Antzerki Jardunaldiak

2005-02-16 Thread Oier Araolaza
Nik ez daukat antzerki jardunaldiko ikusle kopuruen daturik, eta nire 
inpresioa da harrera ona dutela oro har, baina gaurko Diario Vascon 
irakurle batek beste gai baten harira (zezen-plaza estali ala ez merezi 
ote duen) hauxe dio: "Las prestigiosas Jornadas de Teatro se llenan soló 
en seis funciones, mientras que en las veinte restantes el teatro estará 
vacío, tal como se decía recientemente."

"Recientemente" hori ez dakit noiz eta non izango zen. Inork baldin 
badaki...
oier

Mikel Iturria wrote:
Kaixo:
Pozten naiz nire susmoekin oker egoteaz. Horrelako jardunaldiak 
Eibarren izatea ez da gauza makala-eta.

Eta Oierrek hemen esaten duena:
bitxia gertatzen da jardunaldietatik kanpo lau katu joaten direla 
antzerkira Eibarren, baita jardunaldietan bertan arrakasta 
izugarriarekin parte hartutako konpainia bera bada ere. Hori oso 
kuriosoa da, eta antzerkia programatu nahi duenarentzat amorragarria 
ere bai!

Donostian ere gertatzen da: zenbat jende ez ote da joaten Kursaal-era, 
Musika Hamabostaldira, Jazzaldira "ebentoak" eskatzen duelako. 
Gero, artista edo obra beste testuinguru batean eskaini eta askoz ere 
jende gutxiago hurbildu.

"C´est triste la vie de l´artiste"

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
 


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibarko Antzerki Jardunaldiak

2005-02-15 Thread Mikel Iturria
Kaixo:
Pozten naiz nire susmoekin oker egoteaz. Horrelako jardunaldiak Eibarren 
izatea ez da gauza makala-eta.

Eta Oierrek hemen esaten duena:
bitxia gertatzen da jardunaldietatik kanpo lau katu joaten direla 
antzerkira Eibarren, baita jardunaldietan bertan arrakasta izugarriarekin 
parte hartutako konpainia bera bada ere. Hori oso kuriosoa da, eta 
antzerkia programatu nahi duenarentzat amorragarria ere bai!

Donostian ere gertatzen da: zenbat jende ez ote da joaten Kursaal-era, 
Musika Hamabostaldira, Jazzaldira "ebentoak" eskatzen duelako. Gero, 
artista edo obra beste testuinguru batean eskaini eta askoz ere jende 
gutxiago hurbildu.

"C´est triste la vie de l´artiste"
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibarko Antzerki Jardunaldiak

2005-02-14 Thread Oier Araolaza
Ni urtero saiatzen naiz jardunaldietako zerbait ikusten, dantza 
emanaldirik baldin badago erregular, eta ahal bada euskarazkoak eta 
bestelako zerbait interesgarria iruditu bazait. Gainera, sarrera 
salmentako koletan parte hartzeko asmorik ez baduzu emanaldi 
komertzialenetarako sarrera eskuratzea ez da erraza izaten. Eibarren 
antzerki jardunaldiekin zerbait berezia lortu dute, jendearen erantzuna 
izugarria izaten da eta futbola bailitzan joaten da antzerkira. Eta hori 
poztekoa da benetan.

Gero bitxia gertatzen da jardunaldietatik kanpo lau katu joaten direla 
antzerkira Eibarren, baita jardunaldietan bertan arrakasta 
izugarriarekin parte hartutako konpainia bera bada ere. Hori oso 
kuriosoa da, eta antzerkia programatu nahi duenarentzat amorragarria ere 
bai!

Gainerakoan niri ez zaizkiit oso erakargarriak gertatzen jardunaldiak 
programazio kriterioek ez bainaute asetzen. Baina hor jai daukat, hain 
zuzen ere lan izugarria egiten baitute Ortega eta konpainiak urtean 
zehar zientoka antzerki-lan ikusten eta kritikariek ere jardunaldien 
programazioa nabarmendu ohi dute, beraz, arazoa nirea da. Lanen zati 
handi bat "komertzial espainol arrunta" egiten zait, dantza programazioa 
oso oso urria izaten da eta hor ere ez dute arriskatzen tutik ere 
(dantza bera programatzea arriskatzea dela izango dute aitzakitzat 
akaso) eta euskarazko programazioa ere sinbolikoa izaten da (ikusle 
gutxiago izateak ere balioko die hor aitzakitzat). Hala ere urtero 
izaten dira oso lan interesgarriak eta pozgarriena jendea antzerkira 
joaten dela. Eibarren ganoraz funtzionatzen duen kultur elkarte 
bakarrenetakoa antzerki jardunaldiak antolatzen dituena eta zoriontzeko 
moduko lana egiten dute.

oier.
Mikel Iturria wrote:
Kaixo:
Oker ez banago lau urte eta piko daramatzat eibartarren artean. Urte 
hauetan ez dut gogoratzen Eibarko Antzerki Jardunaldiei buruzko 
mezurik zerrendan (ez naiz bilatzailearekin aritu, hala eta guztiz ere).

Ni ere ez naiz inoiz egon jardunaldi horietan, baina inpresioa daukat 
(kanpotik begiratuta) hain aipatuak eta goraipatuak diren jardunaldi 
horiek ez dituzuela gehiegi maite.

Arraroa egiten zait inork ez aipatzea ez-dakitz-zer-antzezlana ikusi 
duela edo ez duela ikusteko astirik, edo...

Oker nabil?

 


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibarko Antzerki Jardunaldiak

2005-02-14 Thread AMAIA ROMARATE
Aupa! ni bez ez naiz Eibarren bizi, baina jardunaldiak izaten 
direnean  adi irakurtzen dut programa eta oso gauza majoak ekartzen 
dituztela iruditzen jata. Nere lagunak urtero joaten dira eta ez dakit 
abonoak edo holakorik badan, baina behintzat eurak emanaldi batera 
baino gehiagotara joaten dira. Nere amak pe joateko aukera  euki izan 
dau eta telefonoz galdetu izan dosta zeinetara gomendatzen nion. 
Bueno, honekin esan  nahi dotsut nere inguruko jendia joaten dala 
Jardunaldietara eta ni be, joango nitzakela han biziz gero. 
- Jatorrizko Mezua -
Norengandik: Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>
Data: Astelehena, Otsaila 14, 2005 11:37 pm
Gaia: Re: [eibar] Eibarko Antzerki Jardunaldiak

> 
> > Kaixo:
> >
> > Oker ez banago lau urte eta piko daramatzat eibartarren artean. 
Urte
> > hauetan ez dut gogoratzen Eibarko Antzerki Jardunaldiei buruzko 
> mezurik> zerrendan (ez naiz bilatzailearekin aritu, hala eta 
> guztiz ere).
> >
> > Ni ere ez naiz inoiz egon jardunaldi horietan, baina inpresioa 
> daukat> (kanpotik begiratuta) hain aipatuak eta goraipatuak diren 
> jardunaldihoriek
> > ez dituzuela gehiegi maite.
> >
> > Arraroa egiten zait inork ez aipatzea ez-dakitz-zer-antzezlana 
> ikusi duela
> > edo ez duela ikusteko astirik, edo...
> >
> > Oker nabil?
> >
>Nik ez daukat inpresio hori. Eibarren ez nagoenez ezin hara 
> joan, baina
> Eibarren egonez gero sin falta joango nintzateke. Ez dut uste 
> jardunaldihorrek Eibarren inolako ezinikusirik sortu dabenik, nire 
> inguruan behintzat
> ez. Izatekotan, agian, izen ona.
>Imanoltxu.
> 
>
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibarko Antzerki Jardunaldiak

2005-02-14 Thread Imanol Trebiño

> Kaixo:
>
> Oker ez banago lau urte eta piko daramatzat eibartarren artean. Urte
> hauetan ez dut gogoratzen Eibarko Antzerki Jardunaldiei buruzko mezurik
> zerrendan (ez naiz bilatzailearekin aritu, hala eta guztiz ere).
>
> Ni ere ez naiz inoiz egon jardunaldi horietan, baina inpresioa daukat
> (kanpotik begiratuta) hain aipatuak eta goraipatuak diren jardunaldi
horiek
> ez dituzuela gehiegi maite.
>
> Arraroa egiten zait inork ez aipatzea ez-dakitz-zer-antzezlana ikusi duela
> edo ez duela ikusteko astirik, edo...
>
> Oker nabil?
>
Nik ez daukat inpresio hori. Eibarren ez nagoenez ezin hara joan, baina
Eibarren egonez gero sin falta joango nintzateke. Ez dut uste jardunaldi
horrek Eibarren inolako ezinikusirik sortu dabenik, nire inguruan behintzat
ez. Izatekotan, agian, izen ona.
Imanoltxu.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Eibarko Antzerki Jardunaldiak

2005-02-14 Thread Mikel Iturria
Kaixo:
Oker ez banago lau urte eta piko daramatzat eibartarren artean. Urte 
hauetan ez dut gogoratzen Eibarko Antzerki Jardunaldiei buruzko mezurik 
zerrendan (ez naiz bilatzailearekin aritu, hala eta guztiz ere).

Ni ere ez naiz inoiz egon jardunaldi horietan, baina inpresioa daukat 
(kanpotik begiratuta) hain aipatuak eta goraipatuak diren jardunaldi horiek 
ez dituzuela gehiegi maite.

Arraroa egiten zait inork ez aipatzea ez-dakitz-zer-antzezlana ikusi duela 
edo ez duela ikusteko astirik, edo...

Oker nabil?
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]