La Razon erasoan gaurko portadan: Un marroquí de origen VASCO dirige el grupo que reivindicó el 11-M http://www.larazon.es/noticias/noti_nac16058.htm

Ona gero! Casablancan bisatuekin eta azpikeriekin trafikatzen zuen Ugarte haren ondorengo bat izango da... Gogoratuko duzue, Casablancako Rick's Cafe Americain hartan ibiltzen zen txikitxo bat, Peter Lorre aktoreak gorpuztua...
http://www.imdb.com/title/tt0034583/
http://www.imdb.com/name/nm0000048/


Koldo Izagirrek bere eleberrian pasarte barregarria dauka. (Metxa esaten dioten Agirretar baten ibili herrenak (1997), erosgai hemen: http://www.megadenda.com )

Agirre beste norbait komentzitu nahian Ugarte hura benetako euskaldun bat izan zela, Michael Curtiz edo Bogartek benetan ezagutu zutela eta gidoian sartu zutela... edo holako zeozer. Eta, hara!, Casablancako euskaldunaren arrastoa azaldu da berriro gaur La Razon-en.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to