Re: [eibar] Zarautza (eta ogiya)

2006-10-31 Thread Asier Sarasua

Luistxok
 Amaierako -A hónekin ez dira aklaratzen, ostera, getarixarrak...
 Getaisya, baina gero Getaira.. Getaitik... 

GetaiSYa idatzi dozu, e?
Koño, koño!

Neri be belarrixak horixe esaten desta, gipuzkoarren -iya tipiko hori ez 
dala hain tipiko.

Gipuzkerako testuetan, gehixenetan -iya transkribidu izan dira holakuak:
ogiya, mendiya, txikiya...
Baiña esango neuke, Urola-kostan ez dala hori araua.

- -iya dago Azpeitia inguruan (txikiya)
- -idxa dago Zumaixan (txikidxa)
- beste zeozer dago Getarixan (Zumaiarren antzerakua, baina ez hain 
xi-xa-xi-xa)
- -idda dago Zarautzen

Horixe diñosta belarrixak, baina egixa ete?

Asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Zarautza (eta ogiya)

2006-10-31 Thread Amatiño
 Mikelek:
Euskaraz igual ez dugu egingo, baina jakingo dugu baserri batetik besterako
zein berezitasun eta desberdintasun zegoen.
-- Mundiala...

Amatiño

--

Esango nuke joera nagusia -ia eta -ea egitekoa dela, haurrek eskoletan eta
ETBn ikasten duten doinu eta amaiera motarekin. Gainera, Zautza gero eta
jende gehiago dator bizitzera kanpotik --Eibartarren eskualdetik asko: dirua
dagoen seinale, hemen etxeek dituzten prezioekin!!!--, matrimonio misto 
ugari daude eta azkenean bereizketa horiek denak filologoentzat geldituko
direla uste dut.  Baina bueno, herri hau filologoz beteta dagoenez eta nola
herri eta auzo guztietako hizkerak aztertzeko eta ikertzeko bekak ematen
dituzten udalek, denek, ba urte gutxi barru auzoz auzoko hizkerak eta
ebakerak edukiko ditugu eskura (publiko izanda Interneten jarriko
dituztelakoan). Euskaraz igual ez dugu egingo, baina jakingo dugu baserri
batetik besterako zein berezitasun eta desberdintasun zegoen.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Zarautza (eta ogiya)

2006-10-31 Thread Eneko Astigarraga
 jende gehiago dator bizitzera kanpotik --Eibartarren eskualdetik asko: dirua
 dagoen seinale, hemen etxeek dituzten prezioekin!!!--, matrimonio misto

Filologiaz gutxi dakit nik, beti akonplejatua euskararekin gainera,
baina 16 urte eman ditut Zarautzen lan egin eta Eibarren bizitzen
(eibartar askok egiten duten kontrakoa egiten) eta esango nuke duela
3-4 urte arte, Zarautzen Eibarren baino merkeagoak zirela etxebizitzak
;-)

Gaur egun igoal ez, baina toki guztietan bezala, azken auzo edo
herrixka barne, garestiegiak.

eneko
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Zarautza (eta ogiya)

2006-10-31 Thread Mikel Elorza

Asierrek:

- -iya dago Azpeitia inguruan (txikiya)
- -idxa dago Zumaixan (txikidxa)
- beste zeozer dago Getarixan (Zumaiarren antzerakua, baina ez hain
xi-xa-xi-xa)
- -idda dago Zarautzen

Mikelek:

Nik ez dakit -idda zehazki nola ahoskatzen den, baina esango nuke 
Zarautzan -iya egiten dugula (gauza asko egiten ditugu iya Zarautzen; 
txistearekin akordatu naiz). Ez daukat -idda egin izanaren kontzientziarik. 
Eta zerrenda horretan besteetan ere niri dudak sortzen  zaizkit: 
Azpeitian -iye ere egiten dute, ez dakit Getaria eta Zumaikoak bereizten 
(doinuak bai, oso diferenetak dira, baina ez dakit amaierak...), baina ez 
naiz gai hauetan batere aditua (eta ezta saiatuegia ere, segidan azalduko 
ditudan arrazoiengatik).

Esango nuke joera nagusia -ia eta -ea egitekoa dela, haurrek eskoletan eta 
ETBn ikasten duten doinu eta amaiera motarekin. Gainera, Zautza gero eta 
jende gehiago dator bizitzera kanpotik --Eibartarren eskualdetik asko: dirua 
dagoen seinale, hemen etxeek dituzten prezioekin!!!--, matrimonio misto 
ugari daude eta azkenean bereizketa horiek denak filologoentzat geldituko 
direla uste dut.  Baina bueno, herri hau filologoz beteta dagoenez eta nola 
herri eta auzo guztietako hizkerak aztertzeko eta ikertzeko bekak ematen 
dituzten udalek, denek, ba urte gutxi barru auzoz auzoko hizkerak eta 
ebakerak edukiko ditugu eskura (publiko izanda Interneten jarriko 
dituztelakoan). Euskaraz igual ez dugu egingo, baina jakingo dugu baserri 
batetik besterako zein berezitasun eta desberdintasun zegoen.

Mikel