Luistxo, ez dut uste kontua denik nor den hobea, Laffageren ama ala Yllanesena; niri ere ez zait hobea iruditzen Laffageren ama Yllanesena baino; kontua da Laffageren amak Jose Diegoren erruz galdu duela Nagore, eta aitzitik Yllanesenak ez duela Jose Diego galdu

egia diozu: abereak edo dirua neurgarriak dira; justizia berriz etereoa da

baina ez ote da justizia bezain etereoa alaba baten erailketak eraginiko mina?

ez da deigarria eta bitxia, zelan berdintzen ditugun min hori eta diru kopuru jakin bat? ez dira planeta desberdinetan bizi?

ez da oso enigmatikoa nola parekatzen ditugun dirua eta sentimendua?

ez dea galdera arraroa: "zer nahiago duzu, alaba erailda baina 500.000 euroren jabe, ala alaba erailda 500.000 euro horiek gabe?"

beste eztabaidagai bat: gurean bistan da bere burua defendatu eta zigorra nozitzeko orduan okerrago dabiltzala pobreak aberatsak baino

eta nire argudio zitalari dagokionez, uste dut kasuak ez direla oso alderagarriak: ezker abertzaleko inork ez du Yllanesek bezala goitik beherako damua adierazi eta "me pongo a los pies de la familia de Nagore" esan, eta aldi berean azpiegitura politikoa egitez onartu (Yllanesen kasuan zigorgintza sistema); hain zuzen, ezker abertzalekoak azpiegitura hori aldatu nahi dutelako zigortzen dituzte

Yllanes psikiatrak orain gizakiaren alde ilunetako bat ezagutu du ez teorian, baizik bizitzan, bere baitan; horrela ikasten da BENETAN; eta behin espetxetik kanpo psikiatra lanera itzulitakoan tentaldi handia daukat haren bezeroetako bat izateko

----- Original Message ----- From: "Luistxo Fernandez" <luis...@eibar.org>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Sunday, November 15, 2009 8:36 AM
Subject: Re: [eibar] Laffage mendekua


2009/11/14 markos zapiain <mzapi...@euskalnet.net>:


dena den, yllanesek ziurtatu badu zeharo damututa dagoela eta bere burua
nagoreren sendiaren esku jartzen duela, zergatik kontratatu du nafarroako
abokaturik garestiena?


Ez dakit familia hori aberatsak diren edo ez, baina edo oso aberatsak
dira, edo arruinatu dira, ze oihaneko tribuen kasuan bezala, beste
familiari sekulako dirutza eman diote. Ez dut uste ohitura tribal hori
guztiz okerra denik, dena den. "Ez nuen nahi dirurik, justizia nahi
nuen", esaldi topikoa da, beti beti beti. Hala ere, oihanean
bazekiten, eta guk ere bai, abereak edo dirua neurgarriak direla,
beste gai etereoa ez bezala.

Eta logikoa da Yllanestarrek dirua gastatzea, eskura bazuten edo
hipotekatuta lortu badute. Laffageren ama ez zait Yllanesena baino
hobea iruditzen. Presoak bisitatzeagatik Espainiako errepideetan
trafiko istripuan hildako senideak bezain errugabea da, aberats izan
ala pobre izan.

Bergizarteratze aukerei dagokionez, kasu honetan ahoa bete hortz hitz
egin duen ordezkari publikoren batek hobeto zukeen etxera begiratu eta
gutxiago pontifikatzea.

Bestalde, Markos, badago zure galderan halako zerako zer bat, detaile
itsusi bat ezker abertzalearen kontrako epaiketa politikoetan ere
ikusten dena, salaketa mediatiko batzuetan: "arbuiatzen badute
konstituzioa eta estatu hau, zergatik saiatzen dira legearen garantiak
edo zirrikituak aprobetxatzen defentsarako?" Oso argudio zitala
iruditzen zait.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to