"Ez dakit ezer botako daben telebisinuan, garbi dakat nire errietatxuana ez 
dabena botako, eta gero aukeran dake: neri egindako erdarazko elkarrizketa, 
umiekin nik euskaraz jardundako zatixa, edo ezer ez" 

    Ikusi nindutela esan deste. Erdarazko zatixa emon eben. Of kurse?

    i.
  ----- Original Message ----- 
  From: Imanol Trebiño 
  To: Eibartarrak Posta Zerrenda 
  Cc: MariJexus Artetxe 
  Sent: Tuesday, September 07, 2010 12:22 PM
  Subject: [eibar] TVEn


      Gaur umien aurreneko eskola eguna. Neriak bat 9:30tan eta bestia 10:30tan 
sartzen ziran. Bedratzi t'erditakua sartu ostian denbora egin bihar bigarrenan 
txandia izan arte. Nagusiak (9:30takuak) sartu ostian hor geldittu naiz ni 
patixuan bakarrik nere txikixakin eta honen laguntxo batekin, eta orduantxe 
konturatu naiz, ostias!, telebista bateko kamerak hor zeguazela, nik ez nakan 
gogorik telebisiñuan agertzeko, baina patixuan geu bakarrik ginen, neu ume 
txiki bixekin eta telebisiñokuak, eta ez zeguan beste inor.

      Segiduan etorri dira telebisiñokuak nire/guregana. Agurren bat, nik 
erantzun, beste esaldin bat, eta mikrofonua ahuan nakan, bertan TVE letrak. 
Gura neban edo holakorik ez deste preguntau. Bizkor-bizkor pentsatzen dozu, zer 
egingo dot? euskaraz erantzun? euskaraz egitteko eskatu? Grabatzen zeuazen 
ordurako eta pentsau dot hobe zala pakian egon, eureri euskaldun desagradablian 
idurixak oparittu baino lehenago. Erdaraz preguntau deste eta nik erdaraz 
erantzun, ahalik eta onduen. Eskolia hasi dala eta umien geletan ordenadorak 
jartzeari zer neritzan zan kontua. Momentuan bururatu jatana bota detset, dana 
normal.

      Eta orduan umiengana jo dabe, lehenengo nereangana, galdera bera, 
ordenadoriak klasean eta zer moduz, erdaraz, jakina. Nere umiak neri begittu 
eta esan dau: "Ez dot ezeeer ulertu!". Kazetariak zer esan jakin ez, ni mutu, 
eta insistidu dau, eta nere umiak be bardin, ez zebala ezer adittzen, eta nik 
orduan kazetariari, bajutxo, apal, baina errieta txiki bat bota detsat: "Joe! 
si le hicieras un poooquito en euskara!" eta halako ahalegintxo bat egin eta 
"Atlhetic euskara zurrakapote" estiloko esaera bat jaurtitzen baino ez dau 
asmatu, eta jakina, umiak be irrifarre egin eta mutu segidu. Eta orduan ni hasi 
naiz umiekin (euskaraz) berba egitten, ordenadoriak dirala eta, gure arteko 
berbaldixa grabau eta halako baten nahikua izan dabela eritzi izan detsenian 
bukatu egin dabe.

      Eta kazetariak zeozer esan desta, erdixka adittu dotena: "Perdona ... 
ikastola... pero yo soy de Madrid". Gero pentsau dot igual esan destala berak 
umiak ikastolan zittuela, egixa esateko ez dakit zer esan destan ikastolan 
kontura. Bizkarrekotxo bat emon eta juan egin dira, danak guztiz gizalegez.

      Ez dakit ezer botako daben telebisinuan, garbi dakat nire errietatxuana 
ez dabena botako, eta gero aukeran dake: neri egindako erdarazko elkarrizketa, 
umiekin nik euskaraz jardundako zatixa, edo ezer ez. Ziur dakat nik ez dotela 
ikusiko, ordu hórretan, eberdi ostian zein gabeko bederatziretan ni biharrian 
nagoelako.

      i


------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
  • [eibar] TVEn Imanol Trebiño
    • Re: [eibar] TVEn Imanol Trebiño

Reply via email to