Re: [eibar] Jose Roncoren erakusketa

2014-07-10 Thread eli laztanguren
Beraz, urezko teilatua duten Eibarko tailarrak botijo erraldoiak dira. Botijotektura industriala. Asier Arregi igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko uztailak 10 18:23): > Ura gañian jartzia tallarra freskatzeko da. Udarako. Geruau ta bero eta > eguzki gehixago, uran ebaporaziñoz emoten dan energi

Re: [eibar] Jose Roncoren erakusketa

2014-07-10 Thread Asier Arregi
Ura gañian jartzia tallarra freskatzeko da. Udarako. Geruau ta bero eta eguzki gehixago, uran ebaporaziñoz emoten dan energia termiko galtziari esker, "frigoria" gehixago sortzen dira (hozkailuen funtzionamenduan bezela). Holako pare bat teillatu, gure umetako jolasleku be izan ziran, bertako

[eibar] Eibarren sortutako mugikorretarako lehen jokoa? Tribual

2014-07-10 Thread Luistxo Fernandez
Ba igual bai, CodeSyntax enpresaren eskutik... ta-txan! TRIBUAL!!! https://play.google.com/store/apps/details?id=com.codesyntax.tribual Instalatu Android sistemako mugikor edo tabletetan. Adi, Eibarko argazki eta pertsonaiak ere badaude tartean, eta hemendik jendeak egindako txioak ere bai, bere

Re: [eibar] Jose Roncoren erakusketa

2014-07-10 Thread eli laztanguren
Joe, Gari, oso azalpen ona. Baieztatzen ez badute ere, erosiko dizut eztabaidatu gabe. Gari Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko uztailak 10 12:48): > Nik ulertuta dudanaren arabera ez da isolamendurako, ze tallar horietan > normalean ate handi bat ireki-irekita eta leihoak zabalik aurki

[eibar] Sarrik bi hitzaldi emango ditu HUHEZIn

2014-07-10 Thread Ane Urkiola
Oraintxe bertan irakurri berri: @goiena: Joseba Sarrionandia idazleak bi saio emango ditu @Huhezi fakultatean MUn http://t.co/1zgVsPcRof @goiena: #sarrionandia -ren eskolei buruzko azalpen gehiago ‘DZ’ saioan http://t.co/2c9fmJMjIy http://t.co/SIy6J5CpQX @berria: Sarrionandiak hartuko du parte

Re: [eibar] Jose Roncoren erakusketa

2014-07-10 Thread Gari Araolaza
Nik ulertuta dudanaren arabera ez da isolamendurako, ze tallar horietan normalean ate handi bat ireki-irekita eta leihoak zabalik aurkitu ditzakezu. Tenperaturarekin zer ikusia du baina ez isolamenduarekin. Sabai horiek altzairuzko armadura izaten dute, pisua horizontalean eusteko. Dakizuen bezala

Re: [eibar] Jose Roncoren erakusketa

2014-07-10 Thread eli laztanguren
Mila esker, Eneko. Isolatzearena entzunda nuen, baina ura ona bada ere beroa pilatzeko, ez dut uste oso isolagailu ona denik, eta iruditzen zait hor gainean konponbide baino arazo gehiago emango zituela (filtrazioak etab.). Ez dakit zer pentsatu. Eneko Astigarraga igorleak hau idatzi zuen (201

Re: [eibar] Jose Roncoren erakusketa

2014-07-10 Thread Elena Laka
Egunon, gaur goizean Soraluzen egon naiz, eta aspaldiko partez teilatuan ura zeukan tailarra izandakoa ikusi dot. Horrek neretako umetako kontuekin lotutakoak direnez, emozionatu eta dena egin naiz, eta erretratua atera dotsat https://twitter.com/ElenaLaka/status/487140960980434944/photo/1 Eta

Re: [eibar] Jose Roncoren erakusketa

2014-07-10 Thread Eneko Astigarraga
2014-07-10 10:35 GMT+02:00 eli laztanguren : > Ezjakina naizela pentsatuko duzue... baina badoa galdera: Zertarako zuten > (dute) ura bilduta tailer askotako "teilatu" horietan? Zer da, sute bat > gertatzen bada erabiltzeko? > ez naiz aditua, baina beti entzun izan dut alde batetik prozesu indust

Re: [eibar] Jose Roncoren erakusketa

2014-07-10 Thread eli laztanguren
Ezjakina naizela pentsatuko duzue... baina badoa galdera: Zertarako zuten (dute) ura bilduta tailer askotako "teilatu" horietan? Zer da, sute bat gertatzen bada erabiltzeko? Gogoratzen dut 198(2?)-ko elurtean kostaldetik kaioak nola sartu ziren Eibarreraino, eta nola botatzen ziren mokoz, lantegi

Re: [eibar] Jose Roncoren erakusketa

2014-07-10 Thread eli laztanguren
"LA concejala de urbanismo" esan zidan, bai andrea! leire narbaiza arizmendi igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko uztailak 9 11:03): > Hirigintza eta emakumia? Ez dakit, ba! > > leire > > > eli laztanguren igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko > uztailak 9 07:58): > > Zinegotzia emakumezkoa zen. >>