Eskerrik asko argipenengaittik

Iñaki Amuategi Basauri<amuat...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko irailak 12 21:05):

> Gaztaiñerre/Gaztañerre/Gaztainerre... izenetik hasitta ez gara ados
> jartzen. Zein egunetan izaten dan adostia lagun arteko betiko eztabaida da,
>  *Liège-Bastogne-Liège
> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Lieja-Bastogne-Lieja>* karreria baino
> klasikuagua.
>
> Kontu hau erabat argitzerik ez da izango seguruenik, gure arbasuak ez
> zeskuen idatzitta laga eta ez dago jakitterik, baiña eliziak (betiko lez)
> bere arrastua laga bihar eta Domu Santu egunakin (azaruan 1a) eta animen
> egunakin (azaruan 2xa) lotu ebala dirudi. Eta kalkuluak egitterakuan, beti
> dudia, Domu Santu egunetik 2. astelehena dan ala animen egunetik 2.
> astelehena dan.
>
> Eta zer diñue ba gure autoridadiok ba? Asierrek esan daben moduan, Juanito
> San Martinek anima osteko 2.astelehenaren alde egitten dau.
> Gure Serafin eta Asierren hiztegi etnografikoan
> <http://www.eibarko-euskara.com/files/etnografikoa.pdf> ez dago
> zalantzarako tokirik, 222.orrialdian irakurri zeinkei ondorengua: *Animen
> egun osteko 2. astelehenean ospatzen da. Gaztaiña erriak eta marraskilluak
> afaltzen dira. *Mikel Larrañaga
> <https://arratetik.wordpress.com/tag/gaztanerre-eguna/>k be gauza bera
> diño bere blogian.
>
> Baiña, Juan Garmendiak
> <http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/17001065.pdf> Gaztañerre eguna
> finkatzeko Domu Santu eguna hartzen dau erreferentziatzat.
>
> Erabateko adostasunik ez daguan arren, badirudi animen egunaren osteko 2.
> astelehena dala aldeko gehien dittuena, eta Eibarko AEKn be horri
> jarraitzen detsagu. Ez daukat akorduan zenbat urte diran ospatzen hasi
> giñala, baiña gure artian be eztabaida piztu zan eta animen eguneko 2.
> astelehenian ospatzeko erabagixa *kontseiluko* zaharrenak hartu eban. Hau
> da; *Kontxa Laspiurrek* esandakuari jaramon egin zetsagun.
>
> Baina azkarrenak Eibarko txikiteruak, 1X2 jarri kinielan eta azierto
> seguro, azaroko astelehen guztixetan ospatuta ez dago diskusiñorik!
>
> Eta Plaentxiara etorritta naguanetik *marmotaren* eguna urtero, Jesusssss!
>
> Txisto
>
> Igone Lamarain<igonelamar...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2015(e)ko irailak 11 12:28):
>
> nik be bai.
>>
>> nik goguan dauzkaten gaztañerre-egun danak izan dira egun berian Eibarren
>> eta Plaentxian.
>>
>> Asierrek diñuan moduan, AEKn galdetu biharko dogu.
>>
>> igone
>>
>> Asier Sarasua<asara...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>> irailak 11 12:24):
>>
>> neuk be zuria defendiduko neuke, baina ezin seguru esan.
>>> Toribiok be horixe diño:
>>> http://eibarko-euskara.com/node/3196?ikuspegi=lerroka
>>> ("Segundo lunes (después del día de Animas) del mes de noviembre" (TE,
>>> 391))
>>>
>>> oker ez banago, San Martinek ondo azaldu zeban beran Gogoz edota Bidez
>>> liburuetan.
>>> http://egoibarra.eus/eu/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/gogoz
>>> http://egoibarra.eus/eu/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/bidez
>>>
>>> (ia gero begiratzen doten)
>>>
>>> Eibarren noiz ospatuko dan aurten?
>>> Hori AEK-ak erabagitzen dau ;-)
>>>
>>> a.
>>>
>>>
>>> Arrate Gisasola<arrategisas...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2015(e)ko irailak 11 12:12):
>>> > aspaldiko daneri!
>>> >
>>> > Hemen nabil Plaentxiarrekin eztabaidan...Gaztañerre eguna noiz
>>> > ospatzen dan. Eibarren ta Plaentxian kalkulua egitteko ez dala egun
>>> > bardina kontuan hartzen jaso dabe plaentxia.eus-en. (Plaentxian animen
>>> > egunetik 2 astelehenetara, hau da azaroak 2tik kontauta. Eibarren
>>> > berriz Domu santu egunetik 2 astelehenetara, azaroak 1etik).
>>> > Eibarren zein Plaentxian berdin dala defenditzen nabil baina egixa
>>> > esan ez dakit seguru holan dan. Plaentxiarrak zirikatzeko aukeria
>>> > sortu jatalako nabil holan... :)
>>> > zuek ze dinozue? Eibarren gaztañerre aurten Azaroak 9 edo 16?
>>> > Plaentxiarrentzat animen eguna astelehena danian 3. astelehena
>>> > tokatzen da Gaztañerre (aurtengo kasua). Gainontzekuetan 2.
>>> > astelehena.
>>> >
>>> > Plaentxian 16an ospatuko dogu. Ferixia aurreko zapatuan, 14an.
>>> > Gonbidatuta zagozie!!!
>>> >
>>> >
>>> >
>>> >
>>> http://plaentxia.eus/komunitatea/plaentxia-eus/627-gaztanerre-azoka-noiz-egingo-den-eta-zergatik-egun-horretan
>>> >
>>> > --
>>> > Arrate
>>> >
>>> > _______________________________________________
>>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>> >
>>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Arrate
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to