2. Jardunaldi batzuetan, berriro kantxa DV.-ri, eta gainera gezurrak programa ofizialean, DV zela blogetan aitzindari Gipuzkoan...

joan den eguen-barixakuan izan zen Donostian, eta egon nintzen bertan.
http://www.egipuzkoa.net/jardunaldiak/euskera/index.asp

Gauzatxo bat gehiago jardunaldi hauen gainean: Arartekoaren interbentzioa. Tristea iruditu zitzaidan.

Jardunaldietan egiten den bezala, Euskal Herriko hizlariek zeozer esan euskaraz, eta igaro ziren gaztelaniara. Iņigo Lamarca Arartekoak, berdin, baina, nonbait, erderaz hasterakoan hori justifikatzea okurritu zitzaion, eta pare bat minutu eman zituen bueltak ematen gaiari:

- euskaraz hastearena sinbolikoa zela, baina gauza sinbolikoak ere garrantzitsuak direla...

- euskara bigarren hizkuntza ofiziala izanda, hemengoa dela eta bla bla bla...

Harri eta zur geratu nintzen. Hizkuntza "sinbolikoa". Komunikaziorako eta bizitza moderno osorako hizkuntza ez da? Jardunaldien ildo orokor horretan, enfin, berriz ere euskara zokoratuta zegoela iruditu zitzaidan.

Baina, tira, sinbolismoa modu askotan uler daiteke, eta beharbada zentzu positiboan ere bai. Baina bestea ez dago nondik hartzerik, Arartekoaren hitzetan: euskara ez da BIGARREN hizkuntza ofiziala. Hizkuntza ofiziala da, koofiziala bestearekin, eta bigarrena, batzuek bihurtzen dute, besteak beste Arartekoak berak holakoak esanda (behin baino gehiagotan aipatu zuen, BIGARREN termino hori). Herritarren eskubideen aldeko sentsibilizatutzat hartzen dugu Lamarca, eta baita legedia kontuetan pertsona jantzitzat... Ba euskararen ofizialtasunaz eta euskaldunen eskubideez norbaitek esan beharko lioke zerbait.

Eta, portzierto, aldi bereko itzulpena bazegoen. Ingelesetik gaztelaniara eta euskarara egoki itzultzen zuten aurikular sistemetatik. Pentsatzen dut hizlari euskaldunek aukera bazutela hasi eta amaitu euskaraz egiteko, eta entzuleek aldi berean hori gaztelaniaz edo ingelesez jarraitzeko.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to