"N"garren bidarrez aditu diot gaur nire nagusiari (Juan Ignacio Pérez errektoreari) Euskadiko Komunitate Autonomoak ez dituela eskuratuta ikerketa arloko transferentziak (Estatutua, art. 10.16, konpetentzia exklusiba horietako bat) eta horrek zelako min egiten dion bertako ikerkuntzari. Antzeko erreflexioak, nik behintzat, askotan entzun dizkiet Komunitateko agintari politikoei, baina beti geratu naiz..., nola esan, mamian zer esaten den jakin barik, mina zertan egiten duen ulertu gabe, bai..., dirua...
 
    Nire azken aldiko irakurketetan hainbat alditan leitu ditut Espainiako Centro Superior de Investigaciones Cientificaseko biblioteken gaineko kontuak, baina horiek ere beti urrutiko gauzak begitandu zaizkit, nik sekulan ez baitut CSICeko biblioteka bat ezagutu ezta entzun inguruan batere dagoenik.
 
    Eta halako batean kontu biak lotu ditut, Espainian ikerketarako zuzen bideratzen den dirua ez da dena CSICarentzako, baina bistan da CSICak bai biltzen dituela ikerketa zentru askotxo. Nik bibliotekak begiratu ditut, ondorengo zerrendan ikusi daitezke denak:     http://www.csic.es/cbic/bibliotecas/siglas.htm
 
    Ezkerreko "Codigos" horretan sakatuz gero, bibliotekaren oinarri-oinarrizko informazioa agertzen da, gehienbat kontaktatzeko moduak, eta eskumako "www biblioteca" horretan ja askoz informazioa gehiago biblioteka zehatz horren gainean: fondoak, zerbitzuak, langileak...
 
    Eta biblioteketako langileriari buruzko informazioa hemen:     http://www.csic.es/cbic/personal.htm
 
    Datu batzuekin geratu naiz:
 
    - Badira, bat gora bat behera, 97 biblioteka, biblioteka bakoitza ikerketa zentro independiente bati dagokionez, gutxi gora bera, 97 ikerketa zentro diferente, ez da gutxi.
 
    - Bibliotekarioak, bat gora bat behera, 258 kontatu ditut nik, biblioteketan oso sakabanatuta. Hauek ere ez dira gutxi. Ikertzaileak zenbat diren ez dut begiratu, baina garbi dago bibliotekarioak baino dexente gehiago izango direla.
 
    - 97 biblioteka (ikerketa zentro) horiek horrelaxe daude barreiatuta geografikoki:
        - 42 Madrilen
        - 16 Andaluzian (Sevillan 7)
        - 12 Cataluinian (Bartzelonan 10)
        - 9 Valentzian (Valentzia probintzian-hirian 8)
        - 4 Aragoin (Zaragozan 3)
        - 3 Galizian
        - eta besteak oso sakabanatuta
 
        - Euskal Herrian 0, zero, ZERO.
 
    Seguru dena eztabaidatu daitekeela, baina nik ikusten dudana da ikerketara bideratutako inbertsioen "loteria" horretan, topikoak topiko, sari potoloa Madrilek eroaten duela, gero hainbat tokitan "pedreak" eta jausten direla, eta Euskal Herrian ezta hori ere. Uste dut ulertzen hasi naizela J.I. Pérezek eta politikoek diotena, "loteria" horretan zoriak ez baitauka zerikusirik.
 
                    i.t.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to