Erredios! Berriako idazliak ze? zerrenda honetakuak gorritzia erabagi dozue 
ala? ;-) Bixar zein izango ete da?
Zihero ahaztuta nenguan gaur ze egun zan (bai, blogian argitaratu neban poliziakuen idazkixa ez neban fetxiangaittik egin). Ez ahaztu, baiña, beste gizaseme biluzi-besozabalduna nerekin zeguala: Pablo Girón Carter izenez, ogibidez titiriteroa, eta ni baiño zatixa porrazo gehixago jaso zittuala (nik ostikadetan irabazi netzan), eta kartzelaldixa bardiña.
Dana dala eskerrikasko Xabier.
O.


XAbierrek:

Danok ez dozue Berria irakurriko, eta irakurrita be askok erreparau be ez horko txoko txiki bati. Dana dala, eta atrebentzixa parkatzen badeustazue, "udako postala" ataleko nire gaurko kolaboraziñua kopiauko deutsuet, protagonistia zerrenda hontako lagun ezagun bat da-ta.
X.

Oier Gorosabel:
Irakurle gehienek ez zaituzte izenez ezagutzen, baina gogoratuko dira esanez gero zu zarela orain dela hiru urte, 2002ko irailaren 14an, Batasunaren ilegalizazioaren kontra Bilbon antolatu zen manifestaldi handi hartan, bidea mehatxuka ixten zuten ertzainen aurrean biluzik eta beso zabalik paratu zinen gizasemea. Baltzaren beltzak parean, goitik behera mozorrotuta eta armaz josita, eta aurrez aurre zure gorputz lerdena, flower power berri baten aldarrikapen mutu eta ozena. Tamalez, sumisioarekin lotzen da hemen bakezaletasuna, eta zu, Mister Euskadi izendatu beharrean, zomorroien borra-kolpe eta espetxeko bolada batekin saritu zintuzten.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to