Zorionak eibarnautok

Eibar.org-eko blogek aipamen berezia (blogosfera osoarekin batera) lortu zuten atzo Rikardo Arregi kazetaritza sarien banaketan, Andoainen (bertako Udala da antolatzaile nagusia).

Epaimahaikoa den blogista batek kontatzen du bere blogean, eta bertan dago epaimahaiaren erabaki osoa ere bai.
http://www.goiena.net/blogak/piperrautsa/58

Interneten inguruan dioena ere Sustatun ere azaltzen da:
http://www.sustatu.com/1120374739/

Eibar.org-i honela egiten zaio aipamena:

"Edizio honetan, ordea, bereziki aipatu nahiko genituzke euskarri berrien bitartez etorri direnak. <http://www.eitb24.com>Eitb24.com ataria aipatzeaz batera, euskal blogosfera azpimarratu nahiko genuke. Aipagarria iruditzen zaigu nola garatu den blogintzaren fenomenoa euskaraz, joera globalak bertakotzeko azkartasuna erakutsiz. <http://www.eibar.org>Eibar.org taldeak sortu du lehen <http://www.eibar.org/blogak>blog komunitatea euskaraz, eta honen haritik etorri da <http://www.goiena.net>Goiena.net <http://www.goiena.net/blogak>komunitatea. Bien artean, azaleratu dute euskal blogarien multzo polita eta bultzada eman diote euskarazko blogosferari. "

Eibar.org-en baitatik sortutako Aurki proiektuak ere jaso du aipamena:

"Aipagarria begitantzen zaigu <http://www.aurki.com>aurki.com-ek sortu duen tresna, sarean diren euskarazko argitalpen guztiak (blog xumeak zein hedabide handiak) orri bakarrean biltzeko, une oro eguneratuta. Tresna ezin hobea da euskarazko informazio esparrua bistaratzeko. "

Atzo ETBn, eguerdian eta iluntzeko informatiboetan eman zutenean albistea, aipamen berezia EItb24.com-ek jaso zuela esan zuten... baina, nik esango nuke, epaimahaikoen erabakia irakurrita, zeharkakoa dela aipamen hori, eta blogosferari dagokiola, benetan, aipamen berezi hori. Eitbrentzat, aipagarri ez den aipamena, valga la rebuznancia.

Luistxo




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to