Urgoitikoa aipatuta Krabelin
jatetxe eta hotelean gertatutako kontu bat etorri jata burura. Bertan ginen
bazkaltzen, aldamenean beste bazkari batean, zahar batzuei (urrezko ezteiak?)
omenaldi bat zirudiena, halako batean, espero barik, bertsolari batzuk entzuten
dira, bazkari horretan zeuazen, pare bat, ezagunetakoak, bertsotan hasten dira,
neri lujoa iruditu jatan, bazkaltzen egon eta postrerako (ordu hori zan eta)
bertsolariak, demasa.
Jatetxeak musika ("ambiental")
zakan ipinita, bertsolariak hasi eta konturatu nintzen "musika" ozen horrek
traba baino ez zebala egitten, nire kautan: ez dabe kenduko? Ba ez. Ni puto
kaso. Bertsolariak apurtxo bat jardun eta utzi egin zetsen, horrela ez zegoen
modurik. Beren mahaikoak, jakina, ez ziran batere kejau hain gutxi
jarduteagatik.
Detaile ederra
Krabelinekoa.
i.t.
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]