Igor Leturia <[EMAIL PROTECTED]> writes:

> 
> 
> Nire blogien itxi dauen erantzun baten bidez
> jakin dot Maite Toledo zerrendakidea komikigilea dela. Sauré-kin
> ataratako komiki bat aurkeztu biher dau asteburuen Getxoko komiki
> azokan.
> Gehixau kontauko dozkuzu, Maite? Zer egin dozu, gioia, irudixak ala
> bixak? Eta ein propaganda pixka bat be, aber erostera animetan gattuzun!
>   Igor
> 
> Iaz (2004), nazioarteko lehiaketa batera aurkeztu nintzen. Eta lau irabazleen 
artean “Ametsaren aro berria” izeneko komikia atera dute SAURE 
argitaletxekoek.  Gaztelerazko edizioaren izena “La nueva era del sueño da”. 
Guk gidoiak idatzi ditugu, ez marrazkiak. Nire istorioa hirugarrena 
da: "Manuel" izenekoa. Lau ipuinetan zehar agertzen diren beste pertsonaia 
batzuk ere bai.

Manuel Txiki (lau ipuinetako protagonista) pertsonaia jaio zenetik urte eta 
erdi bat edo igaro da. Lau ipuin irabazleetatik abiatuta komikia egitea erabaki 
zutenetik, ostera, urte bete inguru;  Urte eta erdi bat denera: Itzulpena, 
marrazkiak, margoa,... Ez nekien, baina, luze samarra da komiki baten ekoizpen 
prozesua. Idatzi dudan gidoi bakarra da. oraingoz. Eremu libre bat aurkitu nuen 
komikian; eroso eta gustura ibili nintzen.  

Manuel Txiki, -jatorriz. Little Manuel –gazteleraz- Limako arrabaletan 
jaiotakoa da. Hamabi urte ditu. Baina Sydneyn bizi da ama eta arreba 
txikiagoarekin,  biztanle gehienak bertako aborigenak diren auzo txiro batean.

Abenduaren 3an, Getxoko komiki azokan egingo dugu komikiaren aurkezpena. 
Bigarren aurkezpen bat ere egingo dugu abenduaren 14an Donostiako Fnac-en.

http://www.fotolog.net/mytt/ sakatzen baduzue komikiaren euskarazko edizioaren 
azala ezagutuko  duzue.

A! Eta nahi baduzue etorri. Gonbidatuta zaudete.

maite toledo saralegi
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to