Ona asmatu du Mendigreenek Oier G., the artist formerly known as Txikillana, izendatzeko eibarnauten artean: Ogrosabel.

Oierren anaia bikiaren erretratua topatu dut gaur, hain zuzen be, Interneten. Hementxe:
http://www.islamic-minbar.com/forum/viewtopic.php?t=2055
Itxura baten, komandante txetxeno wahabita bat ageri zaigu hor, Windows XP birusengandik askatzeko aholkuak ematen, urratsez urrats eta pantaila-irudi didaktikoekin lagunduta.


Zelan aurkitu dudan?

Azken aldi honetan behin eta berriro entzuten dugu hedabideetan. Irakeko honako bahiketaren bideoa, edo Saudi Arabiako Al-Qaedako zelula baten erreibindikazioa Internet bidez zabaldu dutela.

Baina nola da posible? Al-Qaeda edo Al-Zarkawi edo dena delakoak ez daukate webgune ofizialik. Ezin dute izan. Non agertzen dira gauza horiek? Ala hedabideen topiko erdi-asmatua besterik ez da kontu hau?

Gaur, azkenean, berriz ere aurkitu dut aipamen hau, baina behingoagatik, URL bat aipatzen da! Fernando Iturribarria kazetariak Paristik Vocentorako egindako kronika batean zetorren. Dioenez, Iraken bahitutako kazetari frantsesak askatzeko plazaratutako baldintza berriak webgune honetara bidali dituzte:
http://www.islamic-minbar.com/


Sartu naiz eta, hara!, intro orri bat (haiek ere!!!). Ondoren, *bulletin board* erako foro bat, arabiera hutsez, PHP-rekin egina (software librea). Erreibindikazioa non ote dagoen zehazki, ez dakit, ez baitakit arabieraz. Bideoak-eta (buru-mozketak eta horiek) toki honetan bertan argitaratzeko ohitura ote daukaten ere ez. Hori bai, ez da dena gatazka armatua. Klik bat haruntzago, Ogrosabel-bis, birusen arriskuez abisatzen...
http://www.islamic-minbar.com/forum/viewtopic.php?t=2055
http://tinyurl.com/5abhp


Luistxo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to