Teknologia kontuak aipatzen ari garenez gero, nik --lege zaharrekoa naizenez gero-- gustokoagoak ditut paperezko argazkiak, album klasikoa alegia, ordenadorean gorde eta ikusi daitezkeenak baino. Ezin uka, ostera, sistema digitalaren abantailak, prentsan batez ere.
Soluzioa... Digitalean atera eta gorde, eta nahi diren kopiak paperera pasatu. Badakit hau "betidanik" egin ahal izan dela (baita etxean inprimatu ere), baina orain argazki-dendetan jarri dituzten "errebelatzeko" makinei esker bi sistemok inoiz baino hobeto uztartu ahal dira. Nik behintzat orain deskubritu dut. Amatiño
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]