Zer?
Lasai Arrate: Azaruan 21rako txangorako plaentxiar batzu apuntau jataz eta bendekatuko zaittut.
http://actualid-ades.blogspot.com/2009/11/bisitta-gidatuak-leako-kobetara.html
Zer nahixago dozu: pasabide estuan harrapauta geratzia, ala larrapastara/ipurdikua?

O.


Arratek:
Egixa da bai, nahiko mariauta ibili gara Plaentxian eguna zehazteko. Gainera
2009ko egutegixan ez genduan ondo jaso ta Txurruka jatetxeko enkarguetan be
nahiko jaleo egon zan irailian zihar.
Azkenian eibarko aek-ra deittuta argittu genduan, Juan San Martinek jasotzen
daben horri kasu eginaz. Baina eibartarrokin adar jotzia gustoko dabe hemen
ta kartel baten, datan inguruko azalpena kaleratu "genduan" ta eibartarrak
oker genbizela idatzi gainera!! ikusi nebanian ixa txikittu nittuan,
eibarren informaziñua jaso ta gainera entzun biharra! Ez dabe aukerarik
galtzen zirikatzeko, edarra!
Leirek esan daben moduan, Domun Santu egunetik bigarren astelehenian ipini
da eguna ta hemendik aurrera holan egittia erabaki dogu. Gaztañerre ferixia
astelehen horren aurreko zapatuan izango da ta oker ez banago beti bigarren
zapatuakin koinziditzen dau.
Aurrekuari kasu eginez baina, proposamen bat egiñgo dot Plaentxian, ta daken
parrandarako goguakin ondo hartuko dabe seguru. Hemendik aurrera ta aurten
moduan 3. astelehena tokatzen danian, konfusinorik egon ez dein bixetan egin
eta kitto!!!
Por tzierto, zapatuan gobidatuta zagozie Gaztañerre Azokara. Nere ustez
Plaentxiako jaixen artian egun polittena da hau.
http://www.plaentxia.com/content/view/874/11/
GAZTAÑERRE EGUNIAN: AZOKIA, BERTSOLARIAK, TRIKITILARIAK, TALO POSTUA TA
BARRA KARPAN, HERRI BABA JANA, TA ATSALDEZ XERO XEITTEKIN ERROMERIXIA

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to