Nik uste dot gure turismo sustapen kanpainak egiteko modu oso efektiboa litzatekela "Guerrilla marketing" esaten zaiona erabiltzea.

Zer den "Gerrilla marketing" hau? Ba, Interneten nabigatu eta han eta hemen guri buruzko informazioak uztea, eta besteak ere horretara bultzatzea, modu atomizatuan, amu txikiak utzita.

Sardinazale amorratu batek adibidez, hori egin digu. Donostian ibili da jotasu pintxoak eta txakolina probatzen, eta demaseko propaganda egin digu. Orri horiek irakurtzen dituen edonori sortzen zaio gurera etortzeko gogo ikaragarria.

http://inpraiseofsardines.typepad.com/blogs/2005/07/san_sebastin_in.html

Lastima, orain AmatiƱo ez dagoela lan horietan. Izango "ahal" dute honen berri Turismoko arduradunek?

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to