Leire:

Nik ez ditut folklorea eta etnografia gaitzetsi, euskara elementu folkloriko 
edo etnografikoa bailitzan tratatzea baizik. Eta ene ustetan lan horien 
sustatzaileetako askok (eta egileetako batzuek) hala egiten dute.
Eta zuk diozun "euskalkixan siñestu ezkero (zerrenda honetan relijiñua da)" 
horri buruz: honetan ere fedegabea, ateoa eta antiklerikal samarra naiz. 
Nahiko nuke behintzat.
Arrateren amaren deboto izan naiteke, Arrateko Amarena ez.

Mikel

----- Original Message ----- 
From: <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Thursday, November 02, 2006 6:58 PM
Subject: Re: [eibar] Zarautza (eta ogidda)


Aupa, Mikel:
Lehenego eta behin esan bihar detsut ondo aitzen dotela esan nahi dozuna,
baiña pare bat gauzakin ez naguala konforme. Eta Asierrek nik baiño hobeto
erantzun detsula, baiña ni ixillik ezin naiz geratu!
Zuk diñozu:
> Baina  ikerketa horiek, ene ustez, gaur egun folklore eta etnografia
> alorrekotzat planteatzen dira. Garai bateko lanbideak eta baserrietako
> lanabesen inbentarioak egiten diren planteamendu berberekin egiten dira,
> nere iritzian, eta hori da nik gaitzetsi nahi dudana. Ez lana bera
> (gutxiago lana egiten diharduena).

-------Parrafo honetan folklore eta etnogarfia biharrak bigarren
maillakotzat hartzen dittuzu. Hóneri be dialektologixiari pasatzen jakona
pasatzen jakue. Museoko pieza gurgarri bihurtzen dira (kasu onenetan!)
DAnak daka bere garrantzia eta holako biharrak egitten asko ikasi dotela
esan bihar dot, hobeto aittu dotela ze garan eta ze lotuta daguan dana.
Amorrua emoten desta folkloria eta etnografixia beti bigarren maillakotzat
hartzia. "Mariak" balitzaz moduan.
Arrazoia emon bihar detsut askotan biharrok ostenduta gelditzen dirala,
umedadia hartzen. Hori da nahikua inportantzia emoten ez detselako. Zetako
argitaratu gero kajetan egon bihar bada? Hobe sarian jarri! Holan merkiago
eta danon eskura
BAiña euskalkixan siñestu ezkero (zerrenda honetan relijiñua da) hórrek
ikerketok oiñarrizkuak dira, gero aurrera egitteko.
Euskalki nahastaua eukiko dogula? Ixa seguru, baiña momentuz dakagauna
salbau biahr dogu.
Eta kontuz gurekin, talibanak gara eta :-)
leire, gure relijiñoko monjia




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to