Txillardegiren lanean arreta deitu dion uztartze zail bat nabaritu du berriki Koldo Izagirrek: batetik, antigutarraren sakoneko ikuskera arras da desliluratua, behin eta berriz aldarrikatu baitu ororen ezinbesteko hil beharra, edozein liluraren iragankorra eta hutsala, amets politiko-linguistikoak barne; bestetik, baina, ekintza gizon beti engaiatua duzu, euskara berreskuratzeko proiektuei arnasa eta bizia emanez, nolabaiteko itxaropenik gabe behintzat nekez uler litekeena. Ingurua aztertuz, eta batez ere nire burua, alabaina, uste dut soilik lagun oso koherenteek eta oso ideologizatuek, kasurik ohoragarrienetan, edo, ia beti, beren superniaren txotxongilo baino ez direnek, kontuan hartzen dutela zer pentsatzen duten zerbait egin baino lehen. (Gutxik pentsatzen dugu, bertzalde, eta muki luze ameslari batek apaintzen ohi gaitu.) |
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]