http://www.eibar.org/blogak/orakulua

Ondarroa, Kafe Marina, 2004ko Irailak 24ko goizeko 07.23etan.

(G)arraio publikuetan ibiltziak hori jaukak: denporia, transiziño denporia daukak bisa heltzen danetik hurrengo hitzordurarte. Kasu honetan busak 7.00etan laga nau eta 8.00etan biharrera sartzen naizenez, ordubete jaukat lasai ederrian armosatu eta periodikua irakortzeko... periodikorik izango baneu. Orain esplikatuko juat zergaittik ez.

"Berriz etorriko zera, Ondarruko kaiera...." Argoitia anai arreba lokalen kantua Bizkaia Irratittik bajubaju entzutzen dan honetan, Kafe Marinan oraindiok ez dittuk heldu Gara eta Berria. Kontizu, panfleto terroristak danak tren berdiñian jatozak, Auschwitzera zuzenian zoien harek trenok moruan. Beste periodiko guztiak bai, harek ba jagozak.

7.00etatik 7.20ak arte momentu limbiko xarmangarrixa gertatzen dok leku honetan. 6-7 bezero egoten dira hamen, beti bardiñak eta beti gauza bardiñak egitten. Noski, El Diario Español eta Deia okupatuta egoten dittuk beti, eta nik erosiko ez dittudanez... ba hor egoten nauk, jentiari begira.

Ez pentsatu giro oso atsegiña danik, estrainekotz datorren batendako behintzat. Isiltasuna sepulkrala da (radixuarena ez da soinua, urriñeko berbarua baino), taberneriak begiratu barik etaratzen jok eskatu ez duana (aurreko egunetik gogoratzen dalako; hau ez jata bape gustatzen ¿gaur ezin juat beste gauza bat nahi ala? baina grazixia egitten jeztak eta ez juat ezer esaten, liturgixa xelebre hau ez apurtzeko). Eta gainera, periodikorik ez irakortzeko.

Halaxe da ta: ordu horretako limbo hori hogei bat minutu irauten jittuk. Tartian, 3 minututeik behin jentia sartzen dok periodikua erostera (Kafe marina kioskua dok bebai) eta beti pertsona bardiñak dittuk, periodiko bardiñak erosten noski. Oin: momentu horretatik aurrera 30 segundutik behin hasten dok jentia sartzen, berbaruaren bolumena hazten hasten da eta batzuk zarataka, eta bolumen normalian berbetan, eta... ondarrutar tipikua esnatzen dalarik eguardiko girua nagusitzen da. Eta orain, 7.40ak dirala tabernan sartu naizeneko giro hartatik ez da apurrik geratzen; Argoitiatarren diskua akaso, baina bolumena ondo jasota bestela hamen dagoan durundixakin ez zuan ezer adittuko.

¡Egunon Bizkaia! Eguna hasi da.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to