Aupa:

Ni Luistxo eta Elena baino gazteagoa naiz, baina niretzat ere
MULTIPLICACIONES izan ziren, OHOn behintzat (beno EGBn).

Institutura joan nintzenean, matematika eskolak euskaraz hartu nituen. Eta
orduan "biderketa" hitza erabiliko genuen.... Ez nago ziur.

Gaur nire PCa hil egin zait (Pentium III-800) eta memoriaren zati bat joan
zait berarekin.

Beno, ez oso zati handia (azken seguridade kopia urriaren 12koa zen).
Espero dezagun errekuperatzeko aukerarik izatea.

Cruz y Raya-koen esketxa gogoan: "¡Ay, payo! ¡Que se m´a muerto el
ordinadorrr"....


> Multiplikaziñuak, buruketak, biderketak, biderkaketak... Eztabaida
> esanguratsua. Ez dakitt nik konturatzen zarien baiña Serafinen eta bixon
> denboretako eskolan beste modu batian esaten genduan: MULTIPLICACIONES
>
> Zuena bai salto kualitatibua¡
>
> Amatiño
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to