Luistxo Fernandez(e)k dio:
> Badago txantiloiak egiteko tutorial argirik?
>
> Egin daitezke probazko txantiloiak nork bere orri pertsonalean probatzeko? 
> (lehenago ere hanka sartu izan dut: Kategoriek nola funtzionatzen zuten 
> esploratzeko, Luistxokeriak izeneko bat sortu nuen! eta arreta deitu zidan 
> batek...)

Mota guztietako txantiloiak daude, oso sinple izatetik, nahi beste 
konplikatu arte. Txantiloi estatikoak [1] zein txantiloi dinamikoak [2], 
aldagaien araberakoak. Ingelesezko Wikipedian badago txantiloiak egiteko 
gida, txantiloietan kalkuluak erabiltzeko gida, eta baita erabil 
daitezkeen aldagai aurredefinituen gida ere. Horiekin guztiekin, eta 
eginda dauden txantiloien kodea aztertuz, poliki-poliki ikas daiteke.

Euskarazko Wikipediari dagokionean (eta hau guztia dokumentatu beharko 
litzateke agian) lau txantiloi mota ezberdinduko nituzke nagusiki (agian 
bat edo beste ahaztuko zait):
* aurkibide txantiloiak [1] artikuluen amaieran joaten direnak dira, 
nabigaziorako lagungarri direnak.
* infotaula txantiloiak [6] goi eskuinaldean kokatzen dira normalean, 
eta artikuluaren gaineko informazio orokorra ematen dute.
* mantenu txantiloiak: zirriborro txantiloiak [7], wikitu txantiloia, 
zuzendu txantiloia, eta abar.
* gainontzekoak: bandera txantiloiak [8], kalkulu txantiloiak [2], eta abar.

Arkaitz

[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Arrasateko_auzo_aurkibidea
[2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Zenbaki_erromatar
[3] http://en.wikipedia.org/wiki/Help:Templates
[4] http://en.wikipedia.org/wiki/Help:Calculation
[5] http://en.wikipedia.org/wiki/Help:Variables
[6] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Gipuzkoako_udalerri_infotaula
[7] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Geografia_zirriborroa
[8] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:EH

_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l

Reply via email to