Aupa, Mikel eta Gotzon!

Niri ere gustatu zait. Zorionak! Uste dut manifestu inportantea dela.

Kopia dezaket testu hori Faroan? Nor da egilea, wikilari talde bat?

Zuen erantzunaren zain,

Joxe

2008/4/5, Mikel Iturbe <[EMAIL PROTECTED]>:
>
> Ba bai, gustatu zait, baita 0.3 moduan jarri ere orrian.
>
> On Sat, Apr 5, 2008 at 9:21 PM, Gotzon Egia <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>
> > Barka, Janfri, ez naiz ausartzen zure artikulua aldatzen; beraz, hemen
> > behean doa nire proposamena. Agian ausartegia izango naiz, baina
> > hizkuntza eta estilo aldaketa batzuk egin dizkiot (akatsen bat edo
> > beste zuzendu ere bai). Ea zer iruditzen zaizun.
> >
> >
> > ==0,2 bertsioa (eta momentuz behin-behinekoa, behin betiko izan arte)==
> > Euskarazko Wikipediak, sarean den euskal entziklopedia aske handienak,
> > 25.000 artikuluen muga gainditu du. Wikipedia entziklopedia eleanitza
> > da, eduki askeduna eta dohainekoa, edonork eraiki eta ekarpenak
> > egiteko aukera ematen duena.
> >
> > Entziklopedia tradizionaletan ez bezala, Wikipediak bere
> > komunitatearen ahaleginean uzten du artikuluak sortzea, gainbegiratzea
> > edota zuzentzea. Komunitate horren partaideei ''wikilari'' edota
> > ''lankide'' deritze. Ez dago artikuluak berrikusten dituen lantalde
> > profesionalik, wikilarien eskuetan geratzen da dena. Ez dago agintzen
> > duen inor, erabakiak wikilari guztien arteko bozketa bidez ematen
> > baitira,  ahal den adostasun handiena bilatuta betiere.
> >
> > Proiektu asko sortu izan dira historian zehar Euskal Herrian
> > auzolanaren bidez. Ez dugu inolako dirurik edo ondasun materialik
> > jasotzen eginiko lanagatik. Hala ere, ikasten den guztia, gisa
> > honetako proiektu baten partaide izatea edota Argia Sarien bitartez
> > izandako aitorpena, hori dena ordainezina da.
> >
> > Gizartean Internetek leku gero eta garrantzitsuago duenez, beharrezkoa
> > da euskararentzat sarean proiektu sendo eta oinarrizkoak izatea.
> > Horien artean dago Wikipedia, gizateria osoaren jakintza doan eta aske
> > banatzeko sortu genuen proiektua. Horretan sinesten dugu: internauta
> > euskaldunek, dauden lekuan daudela, gizadiaren informazio ahalik eta
> > osatuena jasotzeko aukera izatea, beste hizkuntzetara jo behar izan
> > gabe.
> >
> > Jakintza askean sinesten dugu, jakintza baita aske egiten gaituena,
> > jakintza baita gizarteari emateko daukagun opari onena.
> >
> > Euskarak Interneten leku garrantzitsua izan dezan ari gara lanean,
> > euskara garatu eta zabaltzeko beharrezkoa den ingurua baita sarea, eta
> > horren alde jarraituko dugu lanean. Euskara teknologia berrietan,
> > sarean, komunikazioaren munduan sustatzen duen baliabidea da
> > Wikipedia; denon artean, auzolanean, euskaldun guztiok euskaldun
> > guztiontzako sorturiko edukia biltzen duena.
> >
> > Zuk ere egin dezakezu jakintza aske eta euskaldunaren alde, edonork
> > hartu baitezake parte proiektu honetan: ez da inolako gaitasun
> > berezirik behar, ekarpen guztiak ongietorriak bezain beharrezkoak
> > dira. Hurrengoan, agian zu, irakurle, edota zure auzokoa, lankidea,
> > senidea... izango zarete euskarazko jakintza askearen sortzaile eta
> > sustatzaile.
> >
> >
> > --
> > Gotzon Egia
> > [EMAIL PROTECTED]
> > 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
> >
> > _______________________________________________
> > Wikieu-l mailing list
> > Wikieu-l@lists.wikimedia.org
> > https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
> >
>
>
>
> --
> --------------------------------------
> Mikel Iturbe Urretxa
> _______________________________________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l@lists.wikimedia.org
> https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
>
>


-- 
Joxe Aranzabal
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l

Reply via email to