Zerbitzu berri bat euskaraz, nork bere argazkiak gorde eta partekatzeko: 
http://www.argazkiak.org/

Erabilpen baldintzetan, argazki guztiei CC-BY-SA lizentzia ematen diela 
erabiltzaileak: http://www.argazkiak.org/tos/

Baldintza horien azalpenean azpimarratu nahi izan dugu gauza parea:

- Creative Commons-en "Approved for Free Cultural Use" etiketa dagokiola 
lizentzia honi.

- Wikipedia Commons-ekin bateragarria dela lizentzia hori, eta hortaz, 
Euskarazko Wikipediarako erabili daitezkeela Argazkiak.org-en argitaratutako 
irudiak. 

Adibidez, Talogintza ilustratzeko http://eu.wikipedia.org/wiki/Talo (badago 
dagoeneko hor argazki bat, adibide soila besterik ez da hau) argazki hau 
erabili daitekeela, 
http://www.argazkiak.org/photo/san-prudentzio/ , bere kalitate handiko 
bertsioetako bat Wikipedia Commons-era igota.

(Disclaimer: propaganda mezua ere bada hau, nik lan egiten dudan enpresa baten 
lantzamendu baita Argazkiak.org)

Luistxo


_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l

Reply via email to