Aste honetan ikusi dudan albiste batetik abiatuta... http://tinyurl.com/6ajtg3 
EHUko Euskara Institutuak martxan dituen lan interesgarri batzuetan fijatu 
naiz. Badira hilabete batzuk hauetariko batzuk martxan zeudela, baina ni 
konturatu gabe nengoen zein lizentziarekin banatzen ziren, eta orain ikusi dut 
Creative Commons Aitortu (cc-by) 
http://creativecommons.org/licenses/by/3.0/deed.eu lizentziarekin jarrita 
daudela sarean. 

Oker ez banago, lizentzia honek Approved For Free Cultural Use ( 
http://freedomdefined.org/ ) etiketa duten besteak bezala, bateragarria da 
Wikipediarekin. Creative Commons-en "Approved For Free Cultural Use" etiketa 
asmatu zuten bere garaian, neurri batean Wikipediarekin bateragarri egiteko CC 
materiala, eta prozesu hori aurrera doala ere jakin dugu duela gutxi.

Euskara Instituaren CC-BY baliabideak, dirudienez, hiru dira:

bi erraminta lexikografiko:
- "Hiztegi Batua Euskal Prosan" http://www.ehu.es/ehg/ 
- "Lexikoa, Atzo eta Gaur" http://www.ehu.es/lag/

eta, neure ustez inportanteena hona begira, hiztegi bat:
- "Egungo Euskararen Hiztegia" http://www.ehu.es/eeh/ (oraingoz, F, G eta H 
letrak)

Uste dut hiztegi hau, hiru letra horiez osatua oraingoz, dela euskarazko lehen 
hiztegi librea. Ez dakit Wikiztegia proiekturako kopiatzeko modukoa den, baina 
uste dut lizentziek baimenduko luketela hori.

Luistxo


_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l

Reply via email to