Arrazoi duzu, Unai. Beste iritzirik ez bada, bihar horrelaxe erantzungo
diet.

Xabier


2012/8/7 Unai Fdz. de Betoño <unai.fernandezdebet...@ehu.es>

> Ni ados nago, Xabier.
>
> Erantzuna bateratua bada, jarri "ulertzen dugu", "ulertzen dut" ordez.
>
> Aio!
>
> Unai
>
>
> Xabier <xabier.armendar...@gmail.com> erabiltzaileak idatzi du:
>
>
>  Honezkero iritsiko zitzaizuen Josu Aztiriaren mezua (Eusko Jaurlaritzak,
>> aurten, hasieran eman asmo zituen 100.000 euroak eman beharrean, 18.000
>> euro besterik ez duela emango, eta abar).
>>
>> Krisi garai honetan Jaurlaritzak diru kopuru hori murriztea logikoa
>> iruditzen zait (bereziki, beti esan izan dudanez uste dudalako Wikipedia
>> boluntarioen lanean oinarritu beharko litzatekeela, eta idealena ez dela
>> Wikipedian testuak sartu edo hobetzeko ordaintzea). Eta logikoa iruditzen
>> zait, era berean, Elhuyarkoek beren jendearekin egitea 18.000 eurorekin
>> egin daitekeen lan apurra.
>>
>> Beraz, honelako zerbait idaztea pentsatu dut:
>>
>> «Zuekin berriz lan egitea plazera litzateke, baina ulertzen dut horrelako
>> murrizketa izanda oraingoan ohiko wikilariok kanpoan geratzea.»
>>
>> Dena dela, uste izan dut hobe zela lehenengo gure artean hitz egitea.
>> Elhuyarkoen jokabide horri inork kritikatzeko zerbait ikusten badio (nik
>> oraingoz halakorik ez diot ikusten), eta gainerakook horretan bat baldin
>> bagatoz, erantzun bateratu batek indar handiagoa izango du betiere.
>>
>> Ondo izan,
>>
>> Xabier
>>
>>
>
>
>
>
> ______________________________**_________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l@lists.wikimedia.org
> https://lists.wikimedia.org/**mailman/listinfo/wikieu-l<https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l>
>
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l

Reply via email to