Title: Beste mendigreen bat
Aspaldian eitb irratia jartzen dut autoan noala, hitzik gabe musika jartzen dutelako.
Gaur Joseba Tapiaren kantu eder bat entzun dut, "Guapa, guapa" bataiatu dudana, leloan hitz hori erabiltzen duelako(an). Letragileari ere antzeman diot (estiloagatik, teknikagatik, ideiengatik, ez zen zaila), eta hitzak bidaliko al zizkidan galdetu diot. Eta hor deskubritu dut nire "Guapa" Wafa zela benetan.
Irakurtzeko ere polita da-eta, horra hor testu osoa:
Xabier Mendigreen

WAFA
(Wafa Idris in memoriam)


Oliba mikatza izanda
Nahi zenuke gozoan
Gozotasun horregatik
Maite zaitut osoan

Kufiya lepoan
Horra zein gazte doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan

Kufiya lepoan
Horra zein heldu doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan

Pikondo errea izanda
Nahi zenuke hostoan
Hostotasun horregatik  
Maite zaitut osoan

Kufiya lepoan
Horra zein astun doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan

Kufiya lepoan
Horra zein arin doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan

Mahasti zapaldua izanda
Nahi zenuke mulkoan
Harrotasun horregatik  
Maite zaitut osoan

Kufiya lepoan
Horra zein apal doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan

Kufiya lepoan
Horra zein harro doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan

Etxe apurtua izanda
Zutik zaude ukoan
Osotasun horregatik
Maite zaitut osoan

Kufiya lepoan
Horra zein lerden doan
Palestina! Palestina!
Sua bihotzondoan

Kantuz naramala
Hautsia du hegala
Palestina! Palestina!        
Erdiminez Ramallah


Koldo Izagirre / Joseba Tapia
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to