Aupa
Egunero etortzen naiz Galdakaora biharrera.
Bostak aldera pasatzen naiz Erletxetik, eta
betara aillegau baiño lehenago, berua hasi
danetik-autopistian sarrerian parian-edo-, hiru
bat prostituta egoten dira.
Gaur bakarra egonda, lanbruanpian. Gaztiak dira
oso. Ni baiño zatixa gaztiaguak (pentsaizue!).
Igez eta oin urte bi uztaillian be egoten ziran.
Azkenian, Ertzaintzak kendu egin zittuan,
istripuren bat sortu zalako (eskuakin egitten
dabe agur. Danori, neri be bai). 
Igezkuak Hegoamerikarrak emoten zeban. Artenguak
ez. 
Aurreratxuago, "Fiore" dago, Erletxeko errotondan
(biribilean??) bertan. 
Bestiak errepidian, benetan bidurgarrixa. Neri
auto-stop egittiak be bidurra emoten desta.
Zelakua ete da euren bizimodua? 
Pasatzen naizen bakotxian ezin dittut burutik
kendu. 
Zelan funtzionatzen dau bezeruan buruak? Zornotza
pasauta, egunotan frutero bat egoten da keixak
saltzen. Iñoiz naranjak be bai. Behin sukaldeko
banketak be saltzen zittuen. Igual keixak
erosteko tentaziñua etorri izan jata. Bardiña da?
Automobillian biharrera edo etxera doiaz, ikusi
neskak, berotu eta bide bazterrian jota fuego? 
EZin dot imaginau. Aulkixak iñor erosi ete
zittuan?
Ikasle batek komentau eban 30 euro inguru
kobratzen ebela. Batek oso merkia dala esan eban.
Ez dakit.
Beste batek esan eban Fioren nagusixari ez jakola
holako konpetentziarik gustatzen, eta zapatuetan
Fiore zabalik daguanian, neskak ez dirala
errepidian egoten.
Beraz, biharra ba dake. Baten batek esplikau ahal
desta? 
Txokantia ez da prstituziñua bera (Euskalerrixa,
gaiñera), ez neretako txokantiena da ordua, modua
eria,...
Zuek zelan ikusten dozue?
Leire


                
______________________________________________________________________
Yahoo! lanza su nueva tecnología de búsquedas
¿te atreves a comparar?
http://busquedas.yahoo.es
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to