Hainbeste kirol protagonista izan den asteburu honetan,
komunikabideetan ia aipatu ere egingo ez duten albiste bat.

Eibar B taldea, Bigarren B mailara igotzeko play-offa jokatzen ari da
eta joan zen astean Valle de Egües taldeari Ipuruan irabazi ostean
(atezainaren atetik-aterako gol bati esker) atzo jokatu zuen Eibarren
bigarren taldeak itzulerako partidua. Egüesen futbol zelaian hutsean
amaitu zen partidua eta ondorioz play-offeko finalera pasatu dira
Iñaki Alonsoren mutilak.

Datorren astean Huescara joan beharko dira partidua jokatzera eta San
Juanetako asteburuan Eibarren jokatuko dute itzulerako partidua.

Zorte on !!

Mikel
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to