Amaiak:
Kaixo! berria/barrixa naiz zerrendan eta asko gustatzen zait/jata irakurtzea Eibarko 
modura idatzita dauden/daozen gauzak: aditzak, esamoldeak,...nik ere/pe e(g)ingo 
nuke/neuke baina arazo bat da(u)kat: dakidan eukararen ehuneko handi bat batuan ikasi 
eta erabiltzen dut/dot; bai, gordetzen ditut/ditturaz aditz forma batzuk, izenak, 
etab, baina ez dakit testu berean batua, eibarrera, eta halako potajea egin dezakedan; 
zuek nola/zelan e(g)in duzue/dozue aukera/ia? zer gomendatzen didazue/dostazue?

Oierrek:
Nik esango detzut nik egitten dotena: beti idatzi izan dot nahi izan doten modura, eta arauak 
neuk jarri izan dittudaz. Fonetikoki (esangotzut), bizkaiera estandarrez (esango deutsut), 
eibarrera estandarrez (esango detzut), euskañolez (como me sale de la chorra, azken finian)... 
errejistro asko erabili izan dittudaz eta darabixadaz, nun idazten doten araberan (ba dira 
lekuren bat euskera "batua" be erabiltzen dotena. Hau esperimentugune bat ba da bebai 
neretako, eta asssko aldatu izan dot idazteko formia eta (neure) arauak. Eta euskeriaren munduan 
hiperzuzentzaile asko badagoz be, hamen isilik egoten dira eta ni pozik (jakin badakitt eta ez 
neukela azterketarik pasatuko).
Azken finian: garrantzitsua ez da zelan egin, egittia baino.
Ongi etorri!

--
---
oier gorosabel larrañaga
lekeitio - euskalherria
garzon epailliaren prebarikaziñoz eta EAEko poliziakuen negligentzixaz kaltetu eta 
preso politiko izandakua



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to