Luistxok:
Hor dago Eibar.org berritua: http://www.eibar.org/
Aupa!!!
Dana oso ondo. Baina kontu bat ez dot garbi ikusten:
Materixala sekzioa "zaharkitutzat" jo dut (unilateralki, baina eztabaidatu daiteke), baina web zaharreko eduki gehienak lehengo toki berean daude. Adibidez, http://www.eibar.org/materixala/
http://www.eibar.org/materixala/tailerhiztegi.html
Materixal Zaharra / Materixal Barrixa sailkapena zergaittik egin da? Arrazoi teknikuengaittik bada, konforme. Bestela, esango neuke hobeto dala
dana batera sartzia. Ahaztu hasierako helburuak, lehengo sailkapenak... eta dana batera sartu, lehendik daukaguna, eta hamendik aurrerakua. Izan be,
urtebete barru, zer da barrixa eta zer zaharra? Zergaittik dagoz Oier Araolazaren testuak zaharren artian, eta Txikillanana barrixan? Edo nik
testu zahar bat (hegazti izenak, esate baterako) moldatu nahi badot? Barrixetara pasauko neuke? Zaharretan laga?
Nik uste dot hobe dala dana abtera sartzia. Ikusi biharko litzake ia zein dan materixal guzti hori ondo kudeatzeko / sailkatzeko / erakusteko modurik
onena. Fetxak, azpiatalak... Ni prest nago atal hori kudeatzeko. Esaidazu zelan, eta hasiko naiz.
Sailkapenen bat eittekotan, zera egingo neuke:
- Gure argitalpenak (guk idatzittakuak eta beste iņun ez dagozenak; argitaratubakuak). Bai lehendik genkaguzenak, bai hamendik aurrerakuak.
- Argitaratutakuak: honezkero argitaratuta dagozenak (papelian), eta beste webgune batzuetan online dagozenak (Eibarko udalarenak, Ego Ibarra, Eibarko Euskara webgunekuak...).
Azkenengo kasu horretan, ez daka zentzu larregirik informaziņo guztia bikoiztia. Biharbada, beste orrialdierata loturia eginda nahikua (eta ez Eibar.org larregi kargatu).
Eta Copyleft-en kontua pentsatuta dago?
Eibarnauten blog hipotetikoak hor dira: http://www.eibar.org/blogak/maite/ Maiterena http://www.eibar.org/blogak/matrallako Matrallako
aurrera!
Oso ondo. Baiņa zer prozesu egongo da norberak beran blog-a sortzeko? Formularixo batzuk egongo dira?
Arrateko Amak sortuko dittu danentzat?
Guzti honen "lanzamiento komertziala" noizko? Ikastarua, diseiņu barrixa, Luistxo egunkarixetan agertu... Oporrak aurretik eitteko asmua dago?
Asier
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]