Mikel Zaratek bere aspaldiko ipuin moralejadun haietako batean etorkizuneko
Euskadi batean imajinatzen zuen Euskadin errotutako familiei (ez dakit
euskaraz jakitea baldintza zen), apelliduak euskalduntzeko aukera ematen
zitzaiela, eta hor gertatzen zirenak.
Joan artxibora, erakutsi paperak, eta Perezi aukera emango zioten Perurena,
Petrirena, Petrikorena bihurtzeko. Ez dut ondo gogoratzen ipuinaren nondik
norakoa, ez amaiera ere, baina irakaspena gutxi gorabehera zen apelliduei ez
baizik mihian darabilgun hizkuntzari eman behar diogula garrantzia.

Bestalde, ezagutzen dut Fernandez bat Fernandorena bihurtu zena ofizialki:
Jaxinto Fernandez Setien hernaniarra, apezpiku ohiaren iloba eta bera ere
apaiz izana, ikastolen eta udalekuen sorreran lan handia egindakoa, lehen
ere Jaxinto F. Setien sinatu ohi zuena. Ez dakit pelmadaz edo entxufez
lortuko zuen Euskaltzaindiaren agiria bere abizena moldatzeko, dena dela
gaur egun bide hori itxita dago, abizenen gida ofizial bat atera zuelako
gure akademiak. Orain Mugica batek posible du Muxika jartzea, baina ez diote
utziko Mujika idazten, ofizialki (ezta Sanchez-i Antsorena ere).

Eta pasadizoekin bukatzeko: zuek ezagutzen duzuen kazetari eibartar bati
adarra jotzeko-edo, egunkari berean lan egiten zuen beste batek artikulu bat
idatzi zuen, eibartarraren izenean-edo, haren izena "euskaldunduta": Koldo
F. Ostolaza. Ez dut uste eibartarrari graziarik egin zionik.

X.

el 26/7/04 14:59, Luistxo Fernandez en [EMAIL PROTECTED] escribiķ:

> Euskal abizenen inguruko kontu batzuk dakartza Administrazioa Euskaraz
> aldizkariak bere azken alean, Mikel Belasko hizkuntzalariak idatziak.
> 
> Beste gauza batzuen artean, abizenen top-ak errepasatzen ditu: deitura
> ugarienak EAEn eta Nafarroan.
> 
> EAEko ranking-a:
> 1. Garcia
> 2. Fernandez
> 2. Gonzalez
> 4. Rodriguez
> 5. Lopez
> 6. Martinez
> 7. Perez
> 8. Sanchez
> 9. Martin
> 10. Gomez
> 
> Nafarroakoa:
> 1. Garcia
> 2. Martinez
> 3. Perez
> 4. Fernandez
> 5. Lopez
> 6. Gonzalez
> 7. Jimenez
> 8. Sanchez
> 9. Rodriguez
> 10. Goņi
> 
> EAErako 17. lekuan Agirre aipatzen du Belaskok. 18. Bilbao eta 20.
> Larraņaga. Nafarroarako, 19. Iriarte.
> 
> Kuriosoa delakoan...
> 
> Luistxo
> 
> 
> 
> 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to