Interesa dutenentzat eta Anderrek egindako galdera dela eta, estilo orriei buruzko txapatxo bat idaztera nixe. Ea zerbait argitzeko gai naizen. Fondoko irudiarena beste mezu baten kontatuko dot.

===============
CSS edo Estilo orriak
================

Duela gutxi arte web orriak diseinatu eta maketatzeko taulak erabili ohi ziren. "table", "tr", "td", ... Gure blogetan "ikus > orriaren iturburua" edo "ver > codigo fuente" egin ezkero, azpian "table"rik ez dagoela ikusiko dugu. Orri hauek CSS edo estilo orrien bidez daude maketatuta.

Nola? Web-orria zatietan dago banatuta. Zati bakoitza "div" batekin markatzen da. Eta gero estilo orrian div bakoitzari bere ezaugarriak eta non kolokatu behar den esango diogu. Div horiek estilo orrian #  ikurrarekin adierazten dira. Gure orrietan hauek dira "div" nagusiak:

#banner (Orriaren goi partea)
#content (Edukientzako zatia)
#sidebox (menuarentzako zatia)

Baina era berean "div" bakoitzaren barruan azpi-zati desberdinak egon daitezke. Hauei "class" deitzen zaie eta estilo orrian puntu batekin agertzen zaizkigunak dira.

.description 
.blog   
.blogbody 
.title  
.subtitle

Hemen nere blogaren "div" eta "class"-en eskema bat
ikus dezakezue.
http://www.eibar.org/blogak/maite/images/Estiloak/index_html

Hala ere estilo orria begiratuz gero, badira ez pun
tu eta e
z #-rik ez dutenak. Horiek orri osorako balio duten
ezaugarriak dira. Gunearen ezaugarri nagusiak lirateke:  

body (Orriaren marginak, fondoaren kolorea, letraren kolorea,...)
a (link-ak zer koloretan eta nola azaldu behar diren (azpimarrarekin
/ez)...)
h1 (Izenburuen kolore, tamaina, etab...)
h2
h3 

Hemen nere estilo orria:
http://www.eibar.org/blogak/maite/images/css/manage_main

Hemen div edo class bakoitzari eman ahal zaizkion ezaugarriak ikus
ditzakezue. 
http://www.desarrolloweb.com/articulos/186.php?manual=2

Eta hemen CSSak zer diren luze eta sakon:
http://www.elrincondelprogramador.com/?pag=articulos%2Fleer.asp&id=43 

Dudarik euki ezkero galdetu eta saiatuko naiz erantzuten.

maite


_______________________________________
Maite Rementeria
Code&Syntax
[EMAIL PROTECTED]

Azitaingo Industrialdea
E-20600-EIBAR
Tel: 943 82 17 80

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to