Bueno, bromak aparte,
badirudi Bostonen Amatiņo honetan izango dela, EAJ-PNV.com-eko prentsa ohar batek dioenez.


----------
Uztailaren 26tik 29ra bitartian, Bostonen
Josu Jon Imaz izango da John Kerry Estatu Batuetako lehendakarigai hautatuko duen
Alderdi Demokrataren Biltzarrean


Josu Jon Imaz EAJ-PNVko Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak Alderdi Demokrata iparamerikarraren biltzarrean parte hartuko du, Bostonen, uztailaren azken astean. Biltzarrean elkartuko diren Alderdi Demokrataren 4.300 ordezkariek John Kerri eta John Edwards aukeratuko dituzte Estatu Batuetako lehendakari eta lehendakariorde izateko hautagaitzat.
Aldi berean, Josu Jon Imazek Internacional Leaders Forum deritzan elkartearen ekitaldietan parte hartuko du. ILD erakunde honek mundu guztiko ehundaka nazioren 500 ordezkari, buruzagi politiko eta parlamentari bilduko ditu batzarrean zehar. Forum honen lehendakaria Madeleine K. Albright anderea da, Bill Clintonen gobernupean Estatu Idazkari izana. Foroaren helburuak, besteak beste, han-hemenkako esperientzia politikoak ezagutzea da eta nazioarteko zein iparameriketako politikaren inguruan harremanak sendotzea.
International Leaders Forum hau Nazio Institutu Demokratikoak (NDI) eragina da, demokrazia eta zibismoaren alde lan egiteko eta nazioarteko politikagintzari buruzko ikerketak burutzeko. NDIk hiritarren eskuartze politikoa areagotu nahi duten erakunde eta elkarteekin izan ohi ditu harremanak.
B0ilbon, 2004ko uztailaren 19an


--
Forum horren berri hemen: http://www.ndi.org/support/ilf/overview.asp
Ez dakit Konbentzioaren estadio handira doazen... gertu dagoen beste tokiren batean dauzkate forum-ekoak, nik orri horretan ulertu dudanagatik. Horrela ez dira confettiz zikinduko.


Konbentzioko bloggerrenak beste web kurioso bat dauka, blogger akreditatuen mezu guztiak biltzen dituen web bat:
http://www.conventionbloggers.com/


Eibar.org-eko portadan ( http://www.eibar.org ), blog-etako azken mezuak titularrarekin ageri diren bezala, baina hemen titularra+sarreratxoa, eta bakoitzera harpidetzeko aukerarekin. Ez dakit, hala ere, apur bat kakofonikoa ez ote den. Ba ote dago ahots pilaketa horretan iritzi edo zentzu pixkat ateratzerik? ez dakit.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to