Seguruenik ez duzu, Amatiņo, mezu hau garaiz irakurriko edota, egiten
baduzu, ez duzu aukerarik izango, baina biltzar demokrata horretan zaudenez,
jakingo duzu Bill Richardson dela bertako buru, New Mexikoko gobernadore den
Bill Richardson dela Komentzioko presidentea alegia.

Datua izango ez bazenu ematen dizut: Bill Richardson, amaren aldetik,
hispanoa da, haren familia Mexikotik pasatu baitzen Estatu Batuetara eta New
Mexikon ezarri.

Bill Richardsonen aitona, ordea, amaren aita, Bilbotik atera zen Ameriketara
joateko, lehenik Mexikora eta ondoren AEBetara.

Ni pare bat aldiz saiatua naiz (badira urte batzuk) Richardsonekin
harremanetan jartzen, bere historiaz galdetu eta datu horiek baieztu eta
osatzeko, baina emaitzik gabe. Nork daki zuk oraingo honetan aukera izan
dezakezun...

Joseba

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to