Hona hemen nere esperientzia:

Nik ezer gutxi idazten naban lehen ere zerrenda honetan eta orain ere seguruenik berdin-antzera jarraituko dot. Berandu xamar iritsi nintzan eta beti iruditzen zait ez daukadala ezer interesgarririk kontatzeko.

Blogarena, berriz, desberdina da. Ez dakit nortzuk dauden beste aldean eta horrek pisua kentzen dio nere jardunari. Nik idatzi egiten dot eta hortik aurrera ezer gutxi dakit. Gaur bertan galdetu diot Gariri ea bixita kopuruaren berri jakiterik daukagun. Baina hori bai, nik ez dut niretzat bakarrik idazten eta gustatu egiten zait norbaitek erantzun bat sartzen dabanian. Jakingo bazenute ze ilusio egiten didan!!!

Zera konfesatu behar dizuet: erabat engantxatua nago blogaren asunto honekin. Ia egunero sartzen naiz interneten ea erantzunik jaso ote dudan ikusteko eta egunero pasatzen jatazen gauzetan ikusten dut blogean sartzeko moduko zerbait. Orain oporretan nago eta astia hartzen dut baina ez dakit zer izango dan irailetik aurrera. Bien bitartean mordo bat disfrutatzen ari naiz blogintzan.

maite



At 15:17 2004/08/23, you wrote:

Blog horretan idazten hasi naizenez gero askoz be gehixago idazten juat. Eta orain benetan orakulu baten modura sentitzen nauk, bai: baina desertuko txakurrei oihuka. Gauzia dok, blogian idazten dotena neure buruari zuzenduta jagoala eta, beraz, ez juat erantzunik espero. Bai, ba jakixat trackbackak eta ostixa hoiek jaguazela (oin arte Getxotik Mitxelek eta Argentinatik Josemarik erabilli juena) baina ez dok hain pertsonala, "buzon de sugerencias" modukua dok, nik pulpittutik sermoia esan, eta entzuletxuak euren ahots ahula ixa ezin entzunarazi... ez dok alkarrizketia.

Batzutan idatzittakua "eibartarrak" banaketa zerrendara bidaltzen juat, baina ez beti. Eta bestien blogetara begira, antzera gertatzen duala ikusten juat. Zera emoten jeztak: eztabaidan aritzetik (zerrendan) bakoitza bere "speaker's corner" horretan gotortu eta bere taulagainian bakarrik aritzera pasatzen gabizela.

Hau parakaidistiaren espirituarekin diñot, noski; joera mundiala (1º mundukua noski) horixe ba dok, hau da, jentia kalian alkarrekin ibiltzetik bakoitzaren etxian bakarrik egotera pasatzen diharduala, ba nik ez juat tendentzixiori geratuko noski. Oi Antiguako Ama, oporretan zerana, zer pentsatzen dona honi buruz? Que a mi ni me va ni me viene, pero por comentarlo...




_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________ Maite Rementeria Code&Syntax [EMAIL PROTECTED]

Azitaingo Industrialdea
E-20600-EIBAR
Tel: 943 82 17 80



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to