Trebik abuztuan:
>    Chillida Lekun sarreria 7 euro, eta ez ei dauka taberna bat
> edo halako zeozer umiari lasai jaten emon ahal izateko.
>    Gogoa nakan joateko, baina pasatu jata. Jode! denak aberatsak
> garela uste juek edo!!!???

Konponbidia, aurreko bateko bardiña: ezkondu Borboi batekin, eta duan sartuko zara.

Eduardo Txillida baino baboso monarkiko haundixagorik gitxi Euskal Herrixan. Haren ondorenguak be joera politiko berberekuak dirala emoten dau, monarkia borbonikuan aurrian adurra darixela beti. Errege-erreginak inaugurau zeben hori, eta debalde sartu ziran orduan. Oiñ dala gitxi be, Felipito eta Letizia dibortziatua etorri ziran debalde ikustera.

Ni ez naiz gitxiao. Duan sartzeko aukeria egon zan oiñ dala urte pare bat, Musika Hamabostaldiko ekitaldi doako bat bertan izan zalako, eta orduan sartu nintzan. Zelai politt bat eta Txillidan harri ta burdiñak. Bat erretratuan ikusitta, nahikua: danak igualak dira.

Haizearen Orrazia polittagua, eta nahikua, Txillida ezagutzeko. Eta onduan, tabernia, eta jatetxe barrixa be bai, primerakua: Branka. Ez da merkia (jatetxia, kafeterixia normala), baiña merezi dau erreserbatxo bat egin bertan bazkaldu edo afaltzeko.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to