Oier G-k: > Gogoratuko dozuez leluak: "Soldaduzka honi ez", "La mili con los milis"...
Luistxok: > Lelengua ba zan lelua, "Soldaduzka honi ez", karteletan eta abarretan > publikoki agertzen zana. Bigarrena, txiste moduko bat zan... Baina Jarraik > ez zeban publikoki halakorik esaten. Uste dot detaille hau inportantia dala. Oier A-k: Nik ere interes handiz bizi izan nuen garai hura, eta erabat asaldatzen nintzan "soldaduzka honi ez" lelo harekin. Halako batean paskin xelebre bat atera zuten EHNAM aldetik eta nere ustez estrategia haren porroterako urrats bat gehiago izan zen. "Por un ejercito popular vasco" esaten zuen panfletoak eta horrekin sutan jarri ginen asko. Manifa egin aurreko orduetan atera zuten papela eta asko zalantzan egon ginen manifara joan ala ez. Batzuk joan ginen hala ere, eta halako batean norbaitek lelo polita atera zuen eta hura gogobetez oihukatuz lasaitu ginen. "Ni vasca ni española, la mili no mola" zen leloa. Eibarren soldaduzkaren aurkako mugimendua antolatzeko pare bat bileratan izan nintzen eta han botere borroka nabarmena zegoen. Batetik Jarrai-ren ingurukoek "soldaduzka honi ez" eta bestetik Ermutik etorritako antimilitaristek "indarkeria sistema guztien kontra" borrokatu behar zela esanez. Ez nintzen itzuli. Jarraik ikusi zuen soldaduzkaren aurkako mugimenduak gazte asko erakaratzen zituela, eta "soldaduzka honi ez" leloak berriz bere militante fidelen artean bakarrik zuela arrakasta. Beraz, bigarren zatia gorde egin zuen eta soldaduzkaren aurkako mugimendu guzti hura kapitalizatzen saiatzeari heldu zion. Nik panfletoa gorde nuen eta hor nonbait izango dut. Oier A.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]