Maitek:

>>Nik neuk ez dakit. Baina ikusi duzu "Me han escrito un e-mail" pelikula?
Ez
da pelikula berria eta ETBn sarri eman dute. Ni inoiz sentitu izan naiz
"Meg Ryan" bezala.


Egunon denoi oporren ostean, ondo pasa dozuelakoan.

Meg Ryanen papera pelikula horretan ondo tontoa da. Azkenean bere
liburudenda txikia itxi eta Tom Hanks gurinarekin joaten da, dendan
handiaren jabea.

Udako irakurketak:
nik bi deskubrimendu egin ditut, zeharo gomendagarriak:

"Ur uherrak", Aingeru Epalzarena, aspaldiko liburua, Debako liburutegian
topatu nebana. Ez da irakurterreza, baina esfortzu txikiak merezi du.

"El cuaderno gris", Josep Plarena. Erreferentziaz baino ezagutzen ez nuen
idazle honen jaioterrian izan nintzen, Palafrugellen, eta bertan erosi eta
irakurri nuen liburua. Gustora irakurri ere haren ironia.

Eta inork ez du irakurri "El Código Da Vinci"? Mundu guztia ari da-eta hori
irakurtzen, behintzat hondartzan!.  Debako liburutegian 22 pertsonako
itxaron-zerrenda dago hura eskuratzeko. Gutxi gorabehera datorren urteko
maitzerarte.

Ondo segi

Elena



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to