Amatiño(e)k dio:

-- Eta hori hartzea edo aukeratzea NORK edo ZERK egiten du?

Formula matematiko konplexu batek erabakitzen du hori. Bryn eta Page, Google-ren asmatzaileen tesi doktorala izan zen.


Horretarako puntuatzen dute:

- Hitzak bata bestearengandik gertuan dauden.

- Orriaren hasieran edo bukaeran dauden

- Zenbat aldiz errepikatzen diren

- Zein garrantzi eman zaien (tituluan edo testu zati batean, txiripaz azaltzen diren)

eta abar.

Baina Google-ren emaitzak hain onak egiten dituena, zitak dira. Hau da, zenbatek aipatu duen Amatiñoren bloga edo eibar.org webgunea beste webguneetan (lotura eginez, noski). Aldi berean, aipamena nork egiten duen ere garrantzitsua da, eta horretarako ere ponderazio sistema bat eginda dago.

Aldagai guzti horiek formula matematikoz errepresentatuz, bilaketa bat egiterakoan emaitza batek duen relebantzia puntuatzen du Googlek eta orden jakin horretan bueltatzen ditu emaitzak.

eta hori, segundu dezima batean!

http://www.google.com/technology/pigeonrank.html


Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to