Ez dot Iturria eta besteen erakusketa ikusi -seguru merezi dabela- eta ez dot bez L.M.Bandresen artikulua leidu -eta seguruenean be mereziko dau-, baina graffitien kontu hau zati batean bai interesatzen jata, interes intelektual ludikoa baino ez bada be. Sasoi batean pentsau neban graffitia teknika artistiko interesantea izan zeikeala. Nolabait artea, edertasuna, kalean egoteko modu bat, berez ideia interesantea izan zeikean. Baina fijatzen hasi nintzen, eta ikusteaz gain begiratzen, eta ... eta ez. Kalean ikusten diren %99a baino gehiago artez ez dake ezer, erabat errepetitiboak dira, erabat kopiatuta batek besteari. Eta orain ia alderdi psikologikotik ikusten dot : graffiti egile gehienak, nire ustez, gaztiak baino, umeak dira, eta graffitiak egitea alde batetik a) ume horren autoafirmazio moduan ikusten dot, territorioa markatzea legez, eta b) bestetik norberaren pertsonalitatearen bilaketa ahalegin moduan, batek bere firmarekin esperimentuak egiten dituenean lez. Gaur egun, eta kalean graffitietan edertasunik-arterik ikustea tokau ez jatanez, ia paisai urbanoaren sastraka moduan ikusten dot, hor dago, berez ez dau aparteko minik egiten, eta agian fauna txikiren gordelekua izan daiteke. Batzuei sasia edo sastraka ikustea ez jake gustatzen, nik uste dot bere funtzioa betetzen dabela. Ondo segi. Imanol.
----- Original Message ----- From: "Mikel Iturria" <[EMAIL PROTECTED]> To: <[EMAIL PROTECTED]> Sent: Thursday, September 23, 2004 9:54 AM Subject: [eibar] Luis Mari Bandres: Graffitikeria dela eta > Kaixo: > > Gaurko Berria periodikuak Luis Mari Bandres politikari ohiaren (ez dakit > ohi esaterik ba ote dagoen) iritzi artikulua dakar. Bertan guk egindako > graffiti jardunaldiak aintzat hartzen ditu. > > Gainetik irakurri dut. Ea lasaiago irakurtzeko tartea aurkitzen dudan > geroago. > > Hala eta guztiz ere: badakizue zer pasa zaidan burutik?: "Ez zaio aterako > ba seme graffitizalerik... edo hilobarik?" > > Aio. > > http://tinyurl.com/4s2gq > ---------------------------------------------------------------------------- ---- _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]