Markosek lehengoan:

"El País"eko zuzendariaren iloba Hondarribiako Institutuan zebilen. Hamalau urte. Udan Lukinen izan zen, udalekuetan. Gutunak jaso dituzte berriki Zeberio gaztearen eta bere lagunen gurasoek, Lukinen porruak erre omen zituztela, ez dakit zer, eta abar. Lagunek gutunak gurasoei ezkutatzea lortu zuten, Zeberiok ez. Honen amak lagunen gurasoei deitu zien, informatzeko.

Ondorioz,  etxe askotan saltsa.

Lagunek, horrenbestez, Zeberio jipoitu zuten: kontakatilu, hau eta bestea.

Zeberiok, azkenik, zama ezin eramanik, bere burua Hondarribiako harresietatik beheiti bota du.

Bere anaiak orain mendekua hartu nahi omen du.

DV-koa irakurrita, batetik, beste intzidente triste bat aipatzen da, iazko ikasturte hasieran gertatua. http://tinyurl.com/5laau
Era berean, eskolaren papera ere nabarmenduta geratzen da notizian... Lagun batek esan dit Donostiako institutu batean ikasle berria dagoela atzodanik. Neska bat Hondarribitik atera, giro horretatik atera, eta hara joan da ikastera.


Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to