Amatiño:


-- Informazioa erabili dezakezu (DVk bezala) baina ez soporte berbera
erabili(kopiatu eta pegatu, DVk ez du hori egiten). Nik ezagutzen ditut
telebista lokalak Euskalmeten informazioa ematen dutenak egunero.
-- Nik jaso izan ditut kritikak EAJren webeko zenbait testu
manipulagarri direlako... eta hori ekidin beharreko kontua omen da.

Neuk egindako kritika honetaz diharduzu? http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/8303/

Edukia eta formatua nahasten dituzula iruditzen zait, Amatiño. EAJ-ren kontu horretan, koxka ez da EAJren prentsa bulegoak eman nahi duen informazioa, baizik eta informazio horren formatuak dakartzan segurtasun zuloak.

Horrez gain, EAJ-k bere komunikatuei ahalik eta zabalkunde handiena eman nahi die, propagandan (edo "komunikazioan") dabilen edozein ente bezala. Hortaz, ez da bekatu EAJ-ren komunikatuak kopiatzea prentsan... Hori HELBURUA da EAJ-rentzat!

Kuriosoa, beste kontua da, informazio publikoa, dibulgaziokoa, herritarren esku, giltzapetuta edo pribatuzatuta egotea.

Holandakoak EAJ-ren jardunarekin zerikusia izango luke, demagun, baldin eta Sabin Arana Fundazioak diru publikoz egingo balu ez dakit ze ikerketa edo argitalpen... diru publikoak ordaindu badu, deialdi jakin bateko baldintzak betez, ba, ondorioa izango zen emaitza ere publiko izatea. Liburua ateratzen da, baina liburu hori kopiagarria da, ez du copyright-ik. Horretarako koxka, diru publikoen banaketa arautzen duen deialdian dago, emaitzaren publikotasuna esijitzea baldintzetan.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to