Elena Laka wrote:



Acabaramos! Politikarekin topo egiten badugu orduan ezin da onartu, bestela
bai. Bihur dezagun bada sexuarengatiko diskriminazioa gai politiko, eta
orduan pista librea izango dugu.


Nire ikuspuntua pixka bat argitzeko bide honetan:

Badaude zenbait desberdintasun, historikoki erabili direnak oinarrizko eskubideak ukatzeko: arraza, sexua, kondizio ekonomikoa eta abar.

Horietako batzuk guztiz gaindituta daude, eta beste batzuk memorian gertuan dauzkagu. Arrazoi oso desberdinengatik: geografikoki, denboran edo egoeran oso urrun harrapatzen gaituelako. Ulertzekoa da ere, batzuk diskriminazio hauek freskoago izango dituztela eta beste batzuk urrunago.

Diskriminazio guztiak dira arbitrarioak, baina memoria oraindik fresko daukaten kriterioetan oinarritzen direnak ez ditugu onartzen. Bromarik ere ez! Beltzen txisteak ezin dira publikoan kontatu, baina Lepetarren txisteak bai (?).

Horrela, Elenak onartzen du IMSERSOko bidaietara ezin joana baina ez soziedadera emakumeak sartzearena. Neri biak onargarriak iruditu arren, "ez-hain-onargarria" iruditzen zait IMSERSOkoa, agian emakumea izatearen diskriminazioa ez dudalako hain gertuan sentitzen. Gainera, emakume horrek beti dauka soziedade bat antolatu eta han bere arauak erabakitzeko. IMSERSOn aldiz ezin.

Artikulu interesgarria dago honen inguruan Wikipedian (ingelesez):
http://en.wikipedia.org/wiki/Discrimination

Paradoxa baten inguruan ere hitzegiten dute, emakumeak gerlan parte hartzearen inguruan.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to