Eta bazkide ez izanda galerazten jako afaltzeko eta berriketarako aukera (ez
dot esango eskubidea), eta beraz "talde normaletik" kanpo botatzen zaituzte,
periferiara kondenatuz.


Ez jauna. Periferia eurak dira: 70 urte bueltan dabizen gizonezko talde txiki bat; andrazkuekin afaltzeko bildur diranak, gainera. (eta barkatuko desta bazkide dan Amatiñok generalizaziño hori eittia).

Gizonezkuen elkarte gastronomiko baten sartzen ez detsuelako lagatzen, "talde normaletik" kanpo egotia bada, eibartarren %99 periferian dago.


>
> Rh-arekin kristona gertutako litzake, gai politikoa dalako, besterik ez.
> Diabetikoen elkarteko kide izateko eskubiderik ez dut aldarrikatzen nik.
Ez
> beste inork ere.

Acabaramos! Politikarekin topo egiten badugu orduan ezin da onartu, bestela
bai. Bihur dezagun bada sexuarengatiko diskriminazioa gai politiko, eta
orduan pista librea izango dugu.


??? Barkatu, ez dot uste holakorik esan dotenik. Baina bardin da.

Esan nahi dotena zera da (eta honekin Xabier Mendigurenen mezuari be erantzutzen detsat).

- Nere botua eskatu ezkerio, baiezkua emongo neuke, jakina.
- Aitzen dot andrazkuak diskriminauta sentitzia

Baina:

1.- Ez dot uste benetako diskriminaziñua danik. Alde batetik, Garik lehen aittatu daben kontu bategaittik: ez dihardugu berbetan oinarrizko eskubidietaz (askatasuna, lana, hezkuntza, etxebizitza...), elkarte pribatu baten afaltzera sartzeko eskubidiaz baizik. Ni gaur gabian ez noia Garin kuadrillian afarira, eta bixar ez noia nere andrian kuadrillian afarira. Izan be, gizonezkua izanda, ni neu be ezin naiz sartu Amatiñoren elkarte horretan.

2.- Kontu hau ezin da aittu arrazoi historikuak kontuan hartu barik.
Hau da, baltzak bakarrik partaide dittuan elkartia ez da razista; zurixak bakarrik dakazena bai.
Homesexualen taldiak ez dira baztartzailiak, heterosexualenak bai.
Emakumien elkartiak sortzia aurrerapauso haundixa da; gizonezkuena bakarrik bada, atzerapausua.


Hori aitzeko, arrazoi historikuak bakarrik euki leikez kontuan.
Emakumia diskriminatuta eta zapalduta egon da ixa beti, eta orduan bardintasuna eskatzen dau bizitzako esparru guzti-guztietan. Konforme (kasu batzuetan ridikulua iruditzen jatan arren).


Eibarren badagoz andrazkuak bakarrik sartu leikiazen elkarte eta lokalak. Nik dakidala, gitxienez, gimnasio bat, soziedade bat, eta elkarte kultural bat.
Nik ez dot uste ni diskriminatzen nabenik. Euren arauak dakezela bakarrik.


Andrazkuak be bardina sentitzen dabenian, bardintasuna hurrago dagola esan nahiko dau.

Asier







_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to