From: Amatiņo <[EMAIL PROTECTED]>
To: 'Eibartarrak zerrenda' <[EMAIL PROTECTED]>
Sent: Monday, November 22, 2004 5:15 PM
Subject: [eibar] Deitura euskeratzeko


>Aurreko barixakuan, Tuteran, napar batek galdetu zestan zer ein biharko ete
leukian bere abizenan "uvia" "be" bihurtzeko.

>Inguru honetan iņok ba ete jakik errezeta?

Bere jaiotza inskribatuta dagoen Erregistro Zibilera joan behar da, eta
Euskaltzaindiaren ziurtagiri bat eraman esanez bere abizena zelan idazten
den euskaraz.
Uste dot orain nahikoa dela horrekin.
Behin aldaketa eginda, karneta berritzen dabenian jaiotze ziurtagiria eraman
behar dau (abizena euskal grafiarekin idatzita agertuko jako) karnetekua
aldatzeko, eta hortik aurrera oficialmente "b" kin izango da.



>Ni ibili nintzan "emia" "eme" aldatzekotan (seme-alaben kontuak
normaltzeko)
eta Juzgaura be juan nintzan eskabidia eittera, baiņa gero ez naiz sekula
gehiago barriro bueltau. Orduan, ez dakit zelan naguan be.

>Oin zer ein bihar da?

Konprobatu Eibarko Erregistro Zibilean (Txaltxa zelaiko Juzgako behe
solairuan) aldaketa eginda daukazun. Eta horrela bada, eskatu
jaiotza-ziurtagiria. Gero karneta berritu.

Nik oin dala zortzi bat urte aldatu neban Lakaren grafia. Garai hartan
espediente txiki bat egin behar zen. Gero, behin aldaketa eginda, grafia
berria Famili Liburuan jasotzeko, ezkonduta nengoenez, senarraren firma
behar izan neban aldaketa onartzeko. Oso arraroa egin zitzaidan. Gure
belaunaldikook sekula ez dugu behar izan gizonen baimenik ezer egiteko.

Ondo segi
Elena






----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to