Nik beherago (Plazido Mujikari jaramon eginda edo) euskeraz zala uste izan arren, 
bajirudik JEBO erderaz dala. Bilbotar batek esan destanez, Bilbo inguruko erderia.
 
Googlen "jebismo" billau eta euskeraz zeiñ erderaz hainbat bidar agertzen dok. Baitta hiztegi baten barri be.
 
Bestiak beste, Orixen "Euskaldunak" poemak jebismuan adierazgarri ei zittuan.
 
Amatiño



 

i.t.k jiñok:

<Niretzako "jebo" eta "borono" irain ezagunak dira. Ba begiratu dot etxian dittudan hainbat <hiztegitan eta ez dira agertzen ez euskarazko hiztegixetan ez erderazkuetan. ¿¿¿???

<Ni txarto nabil? hiztegiak txarto dabix? Ez dira euskera? ez dira erdera? ¿¿¿¿????

-- Nik esango neukek lelengua euskeraz dala eta bigarrena erderaz.

Lelenguak esangura jok: "basarrittar", ezjakiñ, arlote, baiña zentzun ideologizau haundixaz. Eta, hain zuzen be, erabillera gehixao euki juan erderaz euskaldunak iraintzeko, euskaldunen artian euskeraz baiño, abertzale edo "sabindarren" kontra edo. Berba hau errezao topauko dok juan zan mendeko erderazko literatura politikuan (1920-1930?) euskal literaturan baiño.

Bigarrena, ostera, "borona" baiño ez dok. Neskak "boronas" dittuk eta mutillak "boronos". Honek be basarri munduaz zer ikusi jakak, "borona" artua edo artotxikixa danezkero.

Dana dala, astixaz beiratuko juat hobeto.

Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to