Markos Irigoien:

Dagokionari:

Markos: zu, zure ametsetako intxixu bat, ala benetan Joan Mari Irigoien da hau idatzi duena?

Dudarik ez dago gaur egungo teknologia berriak onerako zein txarrerako izan
daitezkeela idatzizko lanei begira, baita internet ere: esan nahi nuena zera
da, hitz idatziaren etsairik handiena, gaurko gizartean, irudia dela

aaa... Baina, Internet medio idatzia da. Interneten inguruan ikastaroa edo hitzaldia ematen dudan bakoitzean, beti beti errepikatzen dudan kontua da. Internet, idatzizkoaren erresuman dago.

... gero eta esfortzu
txikiagoa eskatzen duten gauzak bilatzen baititu, oker ez banago.

ez nau guztiz komentzitzen honek. Ez dakit. Gaurko gazteen aukera komunikatiboek, duela 50 urtekoenekin alderatuta, esfortzu gitxiago eskatzen dutela esango genuke? Hori balitz kasua, inork ez luke ingelesa ikasiko, beharbada.

Bestalde, esfortzu gutxieneko kontsumo mediatikoa telebistarena da, duda barik. Interneten erabilpenak ikasketa eta ahalegin handiagoa eskatzen du.

 (eman
gazte bati bideozinta bat edo liburua, eta %90ek bideoa aukeratuko dizute).

Internet eta bideozinta emango nieke aukeratzeko, ea zer dioten.

Zertaz ari da Irigoien? Internet vs idazketa, ala Telebista vs idazketa?

Eskerrik asko mezu-igorleari, argibideak emateko posibilitatea eman
didalako:

Bueno, Markos, zuk ere hari esan eskerrik asko. Eskainiozu blog bat, eta pellak jaten ditugun hurrengora gonbidatuko dugula. Nik nire pataleta hau kargatu dut gaur goizean nire blogean.

Luistxo


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to