Eibartarrak zerrendatik apur bat, hiru lagun elkartu, eta enpresa sortzera ausartu ginen. 2000. urtean sortu zen CodeSyntax. Zerrenda honekin eta Eibar.org-ekin egin dugu gauza gehiago harrezkero, Aurki.com edo blogen azpiegitura, adibidez. Ezagutzen gaituzue gehienok.
http://www.codesyntax.com

Ba, hara, gure enpresaren ibilbideko proiekturik garrantzitsuena eta anbiziosoena jarri genuen sarean herenegun gauez: <http://www.tagzania.com>Tagzania.

http://www.tagzania.com

<http://del.icio.us>Del.icio.us ezagutzen eta erabiltzen dutenek erraz ulertuko dutela espero dute. URL kokapenak bakarik, munduko tokien kokapenak gorde eta etiketatu. Ez baduzue del.icio.us ezagutzen, puff, gaitza esplikatzeko.

Norberak mapak egin eta gordetzeko tresna bat da, oinarrian Google Maps dagoelarik irudiak ematen. Baina datuak, datuak ez dira Googlerenak, erabiltzaileek ematen dituztenak baizik.

Horra, zer kargatu duten askoren artean madrid terminoarekin:
<http://www.tagzania.com/tag/madrid>http://www.tagzania.com/tag/madrid

Edo Alemaniako lagun batek herrialde hartako instalazio nuklearrak nola mapeatu dituen:
<http://www.tagzania.com/user/alexander/nuclear+germany>http://www.tagzania.com/user/alexander/nuclear+germany

Klikatzen baduzue, esango duzue... hor ez dago maparik! Bueno, klik bat harantzago map ikusmiran aurkituko duzue. Orri azpietan RSS zeinu laranja ere bai, gehikuntza guztiak, erabiltzaile eta etiketa guztien arabera sindikatzen baitira XML jario gisa.

Oraingoz, ingelesez bakarrik. Baina laster euskaraz ere izango dela espero dugu.

Ideia ona da Tagzania, uste dugunez. Erreakzio positiboak ari gara jasotzen <http://www.technorati.com/search/tagzania>blogosferan. Inork ez du munduan egin guk baino lehenago. Baina horrek ez du esan nahi inork pentsatu ez duenik. Dozenaka lagunek pentsatu dute, eta dozenaka lagun ari dira antzekoak egin guran. Asko Silicon Valleyn, hemen baino teknologia, sinergia, talentu eta diru gehiago dagoen tokian.

Aukera bakarra dugu: erabiltzaileak lortu, azkarrenak izan, marketing birala (ahoz ahokoa). Zuek (zuek ere bai) zarete bidea.

Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to