Klikowsky, gogoratzen dozue?
http://www.eitb.com/klikowsky/
Ba, atzo izan ei zan lehelengo kapitulua. Inork ikusi zeban? Zelakua da
telebistako Eibar?
asier
Luistxo Fernandez:
Ez dakit konturatu zareten.
Eibar.org-eko blogetan mezu olde bat jasotzen hasi gara. Ia-ia spama,
agian *ia* barik. Eibarrera etorri berria den blogista argentinar batek
lotura eskatzen duela... Gezurra da, baina ez dute abisatzen inon zer
den benetan: laster emitituko duten telesail baten marketing kanpaina,
*Mi querido Klikowsky.*
EITBren serie bat izango da, Eibarren kokatua fikzioan, eta hura
promozionatzeko, ba hori, engainuzko marketina eta espam-erantzunak alde
guztietan.
Zilegi ote da komunikabide batera gezurrezko fax bat bidaltzea, promozio
baten barruan, Argentinako ez dakit nor datorrela Donostiara... edo
Teleberri batean, demagun etorkinen inguruko informazio bat ilustratzen,
Eibarrera datorren Klikowsky baten berbak sartzea? ezer abisatu barik?
Ba EITBk, Globomedia produktorak (Emilio Aragon), eta OJD ofizinak
(webaren egileak OJD Interactiva dira), uste dabe hori zilegi dela
Interneten.
Info gehiago Sustatun: http://www.sustatu.com/1121753742
Portzierto, erraza da engainuaz jabetzea. Klikowsky bilatzea Googlen
nahikoa. Bilaketa berak argitzen digu izena bera ere faltsua dela, ez
dagoela munduan inon izen horrekin. Varsavsky argentinoa bazen,
Klikowsky ere bai, pentsatuko zuen gidolari bati. Haren andregaiari
Klikarrieta jarri ez diotenean...
Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]